Euskara

“Ez dok Hiru” antzezlana Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 01 Abendua 2017 Argitaratua: Ostirala, 01 Abendua 2017

Sopela ez dok hiru


Euskal musikaren benetako istorioa

“Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla” horrela aurkezten du Mikel Martinez eta Patxo Telleria bikote artistikoak ikuskizun hau.

“Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da eta larunbata honetan, abenduak 2, Sopelan izango da Kurtzio Kultur Etxean 20:00etan. Sarrera 8 €.

Add a comment

Bertso jira Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Osteguna, 30 Azaroa 2017 Argitaratua: Osteguna, 30 Azaroa 2017

Sopela bertso jira

 

Bihar, abenduak 1, bertso jira izango da Sopelan frontoitik hasita. Hitzordua 19:30ean da Arrate Illaro eta Igor Elortza bertsolariekin. Haiekin batera Oxabi taldeko lagunak izango dira.

Ekimena ALBEren eskutik dator (Algortako Bertsolari Eskola) eta “urte bukaera borobila izateko hainbat bertso jira antolatu ditugu udalerrietan” jakinarazi du ALBEk. Bertso jira honen lehen saioa sopelako izango da.

 

Add a comment

Korrika Sopelan 2017

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 11 Apirila 2017 Argitaratua: Asteartea, 11 Apirila 2017

Add a comment

Sopelako udalak eskuratu du Euskaltegiaren kudeaketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 01 Maiatza 2017 Argitaratua: Astelehena, 01 Maiatza 2017

Sopela euskaltegiaBehean eredera – abajo en castellano

 


Oraindik aurrera Sopelako udalak zuzen zuzenean kudeatuko du Udal Euskaltegia. Azken udal osoko bilkuran, apirilak 27, alderdi guztiek aho batez adostu zuten Sopelako Euskaltegia Toki Erakunde Autonomoa desegitea eta udaletxean integratzeko prozedura hastea.

Kexa ugariak eta larriak

Ugariak eta oso larriak ziren Udal Euskaltegiaren funtzionamenduaz jasatako kexak, baina udalak ezin “omen” zuen gauza handirik egin egoera bideratzeko eta konponbideak ipintzeko euskaltegia “erakunde autonomoa” zelako, eta ondorioz “autonomoa” zen bere erabakietan eta jardunbidean. Orain hartutako erabakiaren arabera, euskaltegiaren egoera juridikoa aldatuko da eta udalak zuzenean kudeatuko du euskaltegia.

Aho batez

Erabakia aho batez hartu zen. PNVk esan zuen orain aurrera kontrola hilabetero egin ahal izango dela ohiko udal batzordearen bidez. PSEk azpimarratu zuen gardentasun gehiago egongo dela eta EHBilduk azpimarratu zuen egoera juridikoan izandako aldaketa honek oinarrizko aldaketak ekarri behar dituela eguneroko funtzionamenduan: ordutegietan, ikastaroen eskaintzetan, metodilogietan etab. Sopelak eta euskara euskaltegi eredugarri bat behar dutelako.

Interesgarria delakoan: Euskaltegia, aparteko neurriak

El ayuntamiento de Sopela gestionara el Euskaltegi


De ahora en adelante el ayuntamiento de Sopela gestionara directamente el Euskaltegi municipal. En la última sesión plenaria realizada el 27 de abril se acordó por unanimidad la disolución del Organismo Autónomo Local Sopelako Udal Euskaltegia e iniciar el proceso para integrarlo en la estructura municipal.

Numerosas y graves quejas

Add a comment

Gehiago irakurri: Sopelako udalak eskuratu du Euskaltegiaren kudeaketa

Korrika Sopelan: ibilbidea, partaideak eta ordutegia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Igandea, 02 Apirila 2017 Argitaratua: Igandea, 02 Apirila 2017

Sopela korrikaAsteazken ostegun bitarteko gauean KORRIKAk Sopelako kaleak zeharkatuko ditu 5 kilometrotan. Korrika Barrikatik helduko da Sopelara 1616. kilometroan eta 1621.ean Berangorantz abiatuko da.

Hona hemen Sopelako ordutegi ofiziala eta lekukoa eramango duten erakundeak

01:05ean, Surf taldea, Meñakotzerako gurutzebidean
01:08an, Tai txi taldea, Saindereko gurutzean
01:11n, Gosez gose, Loroñoko biribilgunearen sarreran
01: 15ean, Meñakoz Kultur taldea, Taberna Irlandarrean
01:18an, Senideak, Kurtzio kultur etxean
01:21ean, EHBILDU, Antzar Potzuko iturrian
01:24an, PNV, Iturrieta parkeko eskailerak
01:27an, Udala, Mec Mec
01:30ean, Zipiriñe eta IGE, Udaletxeko lehen semaforoan
01:33an, Iberre, Zipiriñeko elizaren sarrera
01:35ean, Serviocio, Nela tabernan
01:37an, Ander Deuna ikastola, Miren Denda, institutua pasata
01:40an, Ugeraga, Urkoko biribilgnea

Add a comment

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu