Euskara

Uribe Kostako mitologia ezagutzen (I)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Astelehena, 14 Azaroa 2011 Argitaratua: Astelehena, 14 Azaroa 2011

{youtube}5EVkG8Xepqo{/youtube}

Pasa den larunbatean AITXU! Sopelako euskara taldeak eta Getxoko EGIZU euskara taldeak beste berbatxango bat antolatu zuten. Oraingo honetan Uribe Kostako mitologiara hurbilketa egiteko saiakera egin zuten. Eguraldi bikainaz lagundurik Bakio-Lemoizko Belateko landara, Gorlizko Jentilkobara eta Sopelako Fraidemendira abiatu ziren.

Autobus bete zuten eta Fredi Paiak azalpenak eman zituen. Sopelako geltokian Bene Markaidaren azalpenak ere eskuratu zituzten. Bideo honetan, Fredi Paiak Bakio-Lemoizko Belateko landan emandako azalpenak ikusgai dituzue. Datozen egunetan beste tokietako azalpenak eskuratzeko aukera egongo da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Uribe Kostako mitologia ezagutzeko berbatxango

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Azteazkena, 09 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 09 Azaroa 2011

uribe kosta mitologia 

Datorren larunbatean Aitxu! euskara taldeak, Getxoko EGIZU taldearekin batera, beste Berbatxango bat antolatu dute gure inguruko ezagutza euskaraz handitzeko. Oraingo honetan Uribe Kostako mitologia ezagutzeko ibilbidea egingo dute eta hiru leku ezberdinetan Fredi Paiak bertoko mitologiari buruzko azalpenak emango ditu.

Irteera goizeko 9:00etan Algortako kirikiñotik egingo dute eta autobusa Sopelako elizan 9:15etan helduko da bertan egongo direnekin bat egiteko eta berbatxangoaren ibilbideari hasiera emateko.

Txango honetan hiru leku bisitatuko dituzte: Lemoizko Belateko landa, Gorlizko Jentilkoba eta Sopelako Fraidemendi. Berbatxangoan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar duzue. Horretarako Sopelakoek 674829618 telefonora hots egin behar diozue. Algortakoek aldiz 619935541 telefonora deitu beharko duzue. Aukera polita gure inguruaren berri edukitzeko eta euskara bizirik mantentzeko.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erromeria euskaraz udaletxeko plazan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 01 Azaroa 2011 Argitaratua: Asteartea, 01 Azaroa 2011

Aitxu! erromeria

 

Sopelako Aitxu! euskara taldeak berriro ere, euskaraz bizitzeko beste ekimen bat antolatu du. Datorren azaroaren 4an, ostirala, erromeria antolatu du Sopelako Udaletxe Plazan. Hitzordua arratsaldeko 19:30etan izango da eta betiko moduan dantza egiteko musikaz gain zerbait jateko eta edateko egongo da.

Musika Urdulizko trikitilariek ipiniko dute eta haien saioa diskoz grabatutako dantza ezberdinekin tartekatuko dituzte. Ekimen kultural honekin Aitxu! euskara taldeak euskaraz aritzeko topalekuak sortu nahi ditu. Beraz, deia egiten diete erromerian parte hartzen duten guztiei ekitaldian bertan euskaraz hitz egiteko. Hona hemen erromeria iragartzeko herrian zehar ipini duten kartela.

 

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erromeria euskalduna eta gaztea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Larunbata, 05 Azaroa 2011 Argitaratua: Larunbata, 05 Azaroa 2011

{youtube}3naNlGBVVb8{/youtube}

Atzo AITXU! euskara taldeak antolatu zuen erromeria erabat errakastatsua izan zen, aspaldiko partez bildu zen jende kopuruagatik eta gazte koadrilak dantza egitera hurbildu zirelako. 150 pertsona inguru dantzan ibili ziren eta euskararen erabilpena, oarindik gehiago indartu behar bada ere, oso nabaria izan zen.

Gainera, Meñakoz elkartearen dantzariek euskal jantziekin parte hartu izan zuten erromeria ikusgarriagoa bilakatuz. Txorizo pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera ere egon zen. Eguraldiak eutsi egin zuen eta erromeria erabat arrakastatsua izan zela guztion balorapena izan zen. Zorionak guztioi eta hurrengora arte. Hona hemen atzoko erromeriaren irudi batzuk.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure kaiak ezagutzen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 11 Urria 2011 Argitaratua: Asteartea, 11 Urria 2011
{youtube}3tBx3mn-58M{/youtube}
 
Pasa den igandean Aitxu! Sopelako euskara elkarteak eta EGIZU Getxoko ekarteak beste berbatxango bat burutu zuten. Oraingo honetan Urike Kostako portuen inguruko azalpenak jasio zituzten. Dudarik gabe, gure inguruak ezagutzeko ekimen aproposak dira. Hona hemen igande honetan burututako txangoaren laburpena. 
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu