Jaiak

Sopelako jaiak: EUSKARALDIAren pregoia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 28 Ekaina 2018 Argitaratua: Osteguna, 28 Ekaina 2018

Sopela Euskaraldia pregoiaSopela EuskaraldiaGaur hasi dira jaiak: gora Sopelako jai herrikoiak, euskaldunak eta parekideak!. Aurten Sopelako San Pedrotan Euskaraldiak eman dio hasiera jaiari.

Hona hemen udaletxeko balkoitik Euskaraldiko kideek irakurritako pregoia:

Arrastion Sopela!
Aurtengo jaietan EUSKARALDIArako sortu dan talde bultzatzaileko kideok emongo deutsagu hasiera Sopelako jaiei. Horregaitik, eskerrak emon gure deutseguz jai batzordeko kideei guri pregoia botateko aukera emoteagatik.

2018. urteak hizkuntza ohiturak aldatzeko urtea izan behar dau eta helburu hori lortzeko sortu dugu Sopelako euskararen aldeko talde hau.

Sopelako herritarren artean, 10etik 7k euskera ulertzen dogu, baina hori ez da egunerokoan erakusten. Euskera ezagutzetik euskera erabiltzera pasatzeko unea da! Euskeraren alde egotetik euskeraz egitera emon behar da pausua. Hizkuntza ohiturak aldatzea euskaldun guztion erronka izango da.

2018. urtea hizkuntza ohiturak aldatzeko urtea izatea gura dogu. Euskeraz bizi gura dogun guztiok hizkuntza ohiturak, batera aldatzen badoguz herrian izango dauan eragina handia izango da. Horregaitik, indarrak batzeko unea da. Batera jarduten badogu, errazagoa egingo jaku.

Euskaraldia Euskal Herri mailan egingo dan ariketa social erraldoia izengo da.Helburua 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunean, egunerokoan euskeraz bizi gura dogun guztiok euskeraz bizitzeko pausuak emotera gonbidatzen zaituztegu.

Horregaitik, herriko jaiak motorrak berotzeko aitzakia egokia dira eta euskaldunak euskeraz egitera gonbidatzen zaituegu. Euskaldunon artean euskeraz egin dagigun! Beraz, plazan zagozeen BELARRIPREST eta AHOBIZI guztiok, zuen eguna heldu da!

Gogoratu gure jaietako genero eta bardintasunezko erizpideak…
LIBRE SENTITU ETA LIBREKI DISFRUTATU!
ERRESPETUA!
ZU ERE JAIEN PARTE ZARELA!
JAI PARTE HARTZAILEAK!
BERDINTASUNERANTZ GOAZELA!

Jaiak goza dagizuezala espero dogu, herriko bazter guztiak alaituz, urrun dagozan horiei bere irits dakien gure alkartasuna eta alaitasuna!!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!
BADA GARAIA! Egin dagigun apustua!
GORA SOPELAKO JAI HERRIKOIAK, EUSKALDUNAK ETA PAREKIDEAK!


Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Jaietan ere presoak gogoan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 28 Ekaina 2018 Argitaratua: Osteguna, 28 Ekaina 2018

Sopelan jaiak presoak


Jaietan ere Sopelak gogoan ditu presoak eta iheslariak, horregatik, hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, ekainak 29, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

larunbatean, Sopelako “zinemateriak”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 08 Otsaila 2018 Argitaratua: Osteguna, 08 Otsaila 2018

Sopela zinemateriak

 


Sopelako kuadrillek herriko inauteriak sustatzeko “Zinemateriak” antolatu ditu laranbaterako, otsailak 10.

Aurtengo inauterien gaia “Zinema” izango da eta jarduerak 14:30ean hasiko dira Ander Deuna Ikastolan egingo den herri bazkariarekin. Bazkarian parte hartzeko tiketak Laiak tabernan eta Ugari supermekatuan eros daitezke eta bazkarira joateko 14:00etan irtengo da autobusa elizatik.

17:30ean mozorro desfilea izango da eta musika aurretiaz bidali behar da sopekoor@gmail.com helbide elektronikora.

19:00etan autobusez herri gunera jaitsiko da eta 19:30etatik aurrera, elizan hasita poteo musikatua egongo da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Jaiak. Egitaraua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 21 Ekaina 2018 Argitaratua: Osteguna, 21 Ekaina 2018

  Sopela jaiak 2018

 

 

Egitarau osoa ikusteko hemen

Pregolariak

Aurtengo pregolariak euskara, parekidetasuna zein euskal kultura bultzatzen duten kolektibo garrantzitsuak izango dira. Sopelan EUSKARALDIA batzordeak irakurriko du pregoia, eta Larrabasterran PLAZA BELTZA kultur elkarteak.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Larrabasterrako jaien pregoia.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 18 Uztaila 2017 Argitaratua: Asteartea, 18 Uztaila 2017

Larrabasterra jaiakLarrabasterrako jaiak amaiturik hona hemen Sopelako Koadrilen Koordinakundeak irakurritako pregoia:

Gaur Sopelako Koadrilen Koordinakundeari egokitu zaigu pregoia emotea. Orain dala 4 urte eskas ondorioztatu zan Sopelako koadrilen denpora librea gestionatzerako orduan hutsunea zegoela. Eta nor hobe gu geu baino hutsunea mamiz betetzeko? Horrela ekin genion, beraz, koadrilen saretzeari. Eta, esan beharra dago, sortu zenetik gaur arte koadrilen arteko harremana sendotzeaz gain, herria bizitasunez betetzeko gogoak puztu direzela. 

Burujabetzatik abiatuta, eta sormena tresna gisa erabiliz, egun osoko planak, bazkariak, parrandak, zein jolasak antolatzen doguz asanbladetan eztabaidatutakoaren harira. Geure beharrak eta nahiak plazaratuz, dantza, kanta ta barre egiteko espazioak eraikiz. 

Jarrera guztiak, baina, ez dira onargarriak. Jaiak errealitatetik isolatutako burbuila moduan ulertu izan ditugu, jai-giroan dena legitimoa dela uste izan dugu, mugarik gabeko askatasunaz goza dezakegula. Baina hori ez da horrela, eta nazkatuta gaude mugak zapaltzen dituzten zapaltzaileez. Sexista, homofobo, transfobo, xenofobo eta aporofoboez. Erasotzaileek ez dute lekurik izango Larrabasterrako jaietan, ez inon. 

Aniztasuna, horizontaltasuna eta errespetua aldarrikatzen ditugu. Eta ez dugu kontrako jarrerarik onartuko. Jaiak danonak baitira, eta ez boteretutako gutxiengo batenak.
Hurbil gaitezen, beraz, gurpildun aulkietan, peluka afroekin, zelulitisarekin, Boliviatik edo Senegaletik, Mendieta kaletik, hiru titirekin eta sei izterrekin, totelka, hemen daudenekin, eta falta direnekin, praka otxenteroekin.

Hurbil gaitezen atzeraka, diagonalean, brillantinaz beteta, itsu eta gor, gizonez jantzitako emakumez, emakumez jantzitako gizonez, betaurreko fosforitoekin. 
Hurbil gaitezen sei edo hirurogeita hamasei urterekin, zimurrez betetako azalarekin, bakarti, edo lagunei itsatsita, aldarrikatzaile, umil eta txoriburu. 
Hurbil gaitezen danok Larrabasterrako jaietara! 

Gora Larrabasterrako Jaiak


Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu