Jaiak

Sopelako jaiak: emakume kirolariei gorazarre eta koadrilei protagonismoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 19 Ekaina 2017 Argitaratua: Astelehena, 19 Ekaina 2017

Sopela heldu da gure eguna10 egun falta dira Sopelako jaiei hasiera emateko eta Jai Batzordeak aurtengo Sopelako eta Larrabasterrako jaien pregolariak jakinarazi du:

Sopelan: emakume kirolariei gorazarre
Sopelako San Pedrotan emakume kirolariek hasiera emango diote jaiari eta pregoai irakurriko dute. Ekitaldi honen bidez, Jai Batzordeak gorazarre egin nahi die emakume kirolariei parekidetasunaren alde egiten duten lan eskergarengatik; hori dela, eta hainbat kirol-talde eta adin guztietako emakume kirolariak biltzen saiatu dira pregoian.

Larrabasterran: Koadrilei protagonismoa
Larrabasterran, aldiz, koadrilek eskuratuko dute protagonismoa eta haien esku egongo da pregoia. Larrabasterrako jaiak biziberritzeko, koadrilen barre algarak ezin bestekoak izango dira.

Jai parekide, euskaldun eta herrikoiak lortzeko Sopelako Jai Batzordearen aldarrikapenak argia dira: “Errespetua gorde; herri-gunea garbi mantendu eta gerta daitezkeen eraso guztiak ozen gaitzetsi”. Jai koloretsu eta dibertigarriak izatea espero du Jai Batzordeak eta urruti dauden lagun guztiei ere hel dakien herriko alaitasuna desio dute.

Jaien egitaraua

Sakatu lotura hau: Hona hemen jaien egitaraua

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako jaietan musika talde lokalek badute jotzeko aukera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Larunbata, 15 Apirila 2017 Argitaratua: Larunbata, 15 Apirila 2017

Sopela musika taldeak


Sopelako jai batordeak antolaturik Sopelako jaietan jo nahi duten herriko taldeek aukera dute, eta talde bat “sopeloztarra” dela "frogatzeko", gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.

Azken eguna apirilak 23

Sopelako jaietan jo nahi duten talde sopeloztarrek datorren igandea, apirilak 23, dute azken  eguna materiala aurkezteko Kurtzio Kultur Etxean.

Informazio guztia.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Jaietako txosnen instalaziorako eskaera epea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 21 Martxoa 2017 Argitaratua: Asteartea, 21 Martxoa 2017

Jaiak Sopelan

Sopelako Jai Batzordeak San Pedro Jaietako txosnen eta kanpo-barren instalaziorako eskaera egiteko epea jakinarazi du.

Eskaerak apirilaren 10etik maiatzaren 19ra arte egin daitezke.

Irakur ezazue: Sopelako jaiak guztionak izateko, Jai Batzodea abian

Argazkian: 2016ko San Pedro eta Karmeneko jaien egitarauen aurkezpena. © SOPELAKO JAI BATZORDEA

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako jaiak: kartel lehiaketa abian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 10 Apirila 2017 Argitaratua: Astelehena, 10 Apirila 2017

Sopelako jaiakSopelako Jai Batzordeak bultzaturik, zabalik dago Sopelako jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea, eta lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a (igandea) izango da, 20:00ak arte.

Lehiaketan nahi duten guztiek har dezakete parte, banaka edo taldeka, baina egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Kartelaren gaia eta testua, ezinbestean, jaiekin zerikusia eduki beharko du eta teknika eta kolorea libreak dira. Lanak euskarri zurrunean edo euskarri informatikoan aurkez daitezke.

Lehiaketaren epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta sari nagusia (18 urtetik gorakoentzat) 300 euro eta beste 200 euroko bonoa herriko denda batean gastatzeko izango da. Sari nagusi honez gain, badaude beste batzuk egile sopeloztar onenari eta adinaren arabera beste hainbat kategoria daude. Lan guztien erakusketa egingo da Kurtzio Kultur Etxean ekainaren 1etik uztailaren 3a arte.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05 eta udala.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako jaiak guztionak izateko, Jai Batzodea abian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Larunbata, 11 Martxoa 2017 Argitaratua: Larunbata, 11 Martxoa 2017

Sopelako jai batzordeaJai batzordea: astelehenean 19:00etan Kurtzion.

Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak bilera egingo du astelehenean, martxoak 13, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Jai Batzordea irekia da eta edozein herritar bertara joan daiteke, betekizun bakarra herriko jaien antolakuntzan parte hartzeko gogoak izatea da “jai batzordearen arduraduna zu zeu zarelako”.

“Sopela eta Larrabasterrako jaien antolakuntzan parte hartu nahi duzu? Zer hobetuko zenuke? Ideia zoragarriaren bat buruan duzu jaietarako?” Horrela luzatu du gonbitea Jai Batzordeak denon gustuko jai herrikoiak, anitzak, euskaldunak, parekideak eta koloretsuak gauzatzeko. Gainera, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko Jai Batzordeak aukera ematen du e-mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Facebook-en sopelakojaibatzordea eta Twitter-en @sopelakojaibatzordea bitartez.

Jai Batzordean Sopela eta Larrabasterrako hainbat eragilek parte hartzen dute: kultur eta kirol taldeak, merkatariak, guraso elkarteak, kuadrilak... eta guztion esku dago kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, kale ikuskizunak, kuadrilen jokoak…. alegia, jaien atal guztien inguruko erabakiak. (argazkian Larrabasterako Herri Bazkaria)


Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu