Jaiak

Sopelako Gazte koadrilen inauteriak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 20 Otsaila 2017 Argitaratua: Astelehena, 20 Otsaila 2017

Sopela gazte inauteriak

 

“Badatoz INAUTERIAK!!.. otsailaren 25ean gorde zita eta atera mozorroa egun potentea datorrela!” Horrela iragarri dute Sopelako Gazte Koadrilek antolatu dituzten ekintzak inauterietarako.

Aurtengo Gaia: HISTORIA

Gazte koadrilek irudimena astintzeko gonbitea egin eta mozorrotzeko animatzen dute. Aurten aukeratu duten gaia historia da, “pertsonai historikoa izan daiteke, garai bat, historian ahaztutako objektu bat, zibilizazio galdu bat...” Mozorro onenak MAKILA jasoko du!!

Egunean zehar

Jaiari hasiera emateko herri bazkaria izango da 14:30ean Ander Deuna Ikastolan; tiketak Laiak tabernan eta Ugari supermerkatuan daude salgai 10€tan otsailaren 23 arte eta menua aukeran: barazkijalea edo haragiduna. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, 10 euro horiek ez dira bazkaria ordaintzeko soilik, egun osoko egitarau ordaintzeko baizik. Jarraian, 17:00etatik aurrera mozorro desfilea egingo dute koadrilek eta horretarako abestia bidal daiteke  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera otsailaren 24a baino lehen.

Arratsaldean giroan jarraitzeko, 19:30ean poteoa egingo da herritik POLEKELEKE ELEKTROTXARANGAK girotua.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Kanpaikadak 2016

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 12 Abendua 2016 Argitaratua: Astelehena, 12 Abendua 2016

Aurten ere KANPAIKADAK lagunekin ospatu nahi?? Abenduaren 17an gaueko 22.00tan Sopelako kuadrillak kanpaikadak antolatu dituzte Sopelako Kioskoan!! Herrian festa eta giroa sortuko duen egitaraua prestatu dute, kuadrilla, Sopeloztar edota herri bizi-lagun guztientzat!
19.00tan KOKTEL POTEOA emago dio gabari hasiera. Taberna hauetan eskatu dezakezue koktela 1.5€ren truke; LAIAK, LURREN, VÖLKER, TXINDOR, CHEROKEE, ARDO BERRI, ERROIA, EZ DAKIT. Sortu zuen ibilbidea eta taberna guztietako koktelak dastatu. Tabernetan puntuaketa taula aurkituko duzue, zuen puntuazioa eman eta han bertan utzi bozka! Puntu gehien lortzen duen tabernak, aurtengo koktel irabazlearen oroigarria jasoko du!
Jantzi zuen arropa dotoreenak, ekarri txanpaina eta ondo pasatzeko gogoak! Bertan, 1€ren truke mahatsak izango dira!
Bidez batez, gogoarazten dizuegu, LURREN, LAIAK eta DENVER tabernetan BONO-LAGUNTZAK salgai daudela; koadrillek urte osoa ekintzaz betetzeko bideratuko dute dirua. OTZARA IRABAZTEKO aukera egongo da laguntzen dutenen artean. Zozketa kanpaikadak baino lehen izango da!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Larrabasterrako jaiak ABIAN...

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 14 Uztaila 2016 Argitaratua: Osteguna, 14 Uztaila 2016

larrabasterra herri bazkaria

 

 

 

 

 

Larrabasterrako jaiak Karnenak abian dira. Lotura honetan duzue JAI EGITARAUA.

Herri bazkaria:

Uztailaren 16an, larunbatean Herri bazkaria izango da eta sarrerarak Ugarin eta Turismo Bulegoan lor daitezke: haur menua 5 euroan, eta nagusiena 10 euroan. Nagusientzat bi aukera daude: "begeta" menua eta saiheski menua,

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela Kosta Fest 2016

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 12 Abuztua 2016 Argitaratua: Ostirala, 12 Abuztua 2016

 

Aurten ere, Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko da irailak 22tik 25era. Hirugarren urtez, surfa, natura eta musikaren inguruko egitarau ikaragarria izango dugu.

Alde batetik, iazko arrakasta eta parte-hartzea ikusita, aurten ere film laburren lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa martxan dago jada eta lanak aurkezteko azken eguna abuztuak 29 izango da (informazio guztia http://sopelakostafest.com/ webgunean aurkitu dezakezue).

Jaialdiaren hirugarren edizio honetan, surfaren inguruko ekintza gehiago egongo dira: dohako ikastaroak, Euskadiko Surf Zirkuitoko bigarren lehiaketa, Euskal Herriko Txapelketa open eta emakumezkoen mailan eta longboard, SUP eta helduen mailetan ere, EHSF-ko kluben arteko txapelketa…

Eta azkenik, musika aldetik ere, kartel itzela aurkeztu dute. Jaialdiko kartel buruan Esne Beltza eta La Pulquería izango ditugu, eta horiekin batera Rural Zombies, Sorkun, The Clams, Dead Bronco, The Great Barrier, Hey Mr Neken eta Dj Göo egongo dira (ordutegiak jaialdiko webgunean daude).  

Aurreko urteetan bezala giro ezinhobea espero dugu, beraz animatu ekintza desberdinetan parte-hartzera!

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bukatu dira Sopelako Jaiak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Asteartea, 05 Uztaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 05 Uztaila 2016

Udala

 

Sei egun luze ondoren, bukatu dira Sopelako jaiak. Aurten ere pasadan urteko giro ederra eta egitarau ikaragarria izan dugu: koadrilak, jende mordoaren parte-hartzea, herri bazkaria, tortila txapelketa, esku eta pala txapelketa herrikoiak, eta abar handi bat.

Aipatu beharra dago ere, gehiengoaren ustez txosnen kokaleku barria ez dala aproposena izan. Udalak Jai Batzordeari inposaturiko kokalekua izan da. Leku estuegi bat aukeratzeaz gain, logistika aldetik ere ez zen erabaki oso azkarra izan, udaletxeko eszenatokiaren kontzertua txosnagunearen musikarekin nahasten zelako. Hala ere, zorionak Jai Batzordeari eta sei egun hauetan parte-hartu duzuen guztioi!

Herria mugatu nahi... jaiak nonahi!!!

 


Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu