Jaiak

Herri bazkaria Sopelako jaietan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 01 Uztaila 2016 Argitaratua: Ostirala, 01 Uztaila 2016

sopelako herri bazkaria 2016

 

Sopelako Jai Batzordeak antolatutako ekintzen artean, larunbatean, hilak 2, San Pedro jaietako herri bazkaria dago 14:30ean Jauregizar plazan.

Txartelak erosteko aukera

Urtez urte gero eta herrikoiagoa den bazkari honetan parte hartzeko txartelak Laiak tabernan edo turismo bulegoan eros daitezke eta bazkarian hainbat aukera daude: haur menua 5 €, “bejeta” menua 10 € eta “sukalki” menua 10€. Jai Batzordeko kideek gogorarazten dute norberak eraman behar duela bere edalontzia eta sardexka.

Bazkaria den bitartean haurrentzako ludoketa antolatuko da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

2016ko Sopelako jaiak ate joka

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 27 Ekaina 2016 Argitaratua: Astelehena, 27 Ekaina 2016

Sopelako jaiak 2016Jai egitaraua

ondorengo loturan aurki daiteke jai egitarau osoa: SOPELAKO JAIAK

Pregoia:

Aurten Sopelako GURE ESKU DAGO taldeak irakurriko du pregoia eta hasiera emango die Sopelako jaiei.

Talde honek, Euskal Herriko hainbat herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketak antolatu ditu aurten, eta abian ipini ditu 2017ko apirilaren 2an Uribe Kostako lau udalerritan (Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz) egingo direnak “herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” lelopean.

Txosnen kokalekua

Jaiak hasi baino lehen aurtengo txosnen kokapenak iritzi kontrajarriak sortu ditut. Bitxia bada ere Jai Batzordeak aurreko legealdian EHBildurekin izandako kokapena lehenetsi zuen, eliza gunea alegia. PNVk, aldiz, hasieratik argi izan du Txosna Gunea ez zuela azken urteetako kokalekuan mantenduko, ”Jauregizar Plazaren inguruan egingo ziren obrengatik eta zaratagatik”, Hain zuzen ere, ez da inolako obrarik egin inguru hartan. Hau dela eta, eztabaidak handiak izan dira jai batzordea eta udal Gobernuaren artean PNVren lehen aukera Txosna Gunea Loroño parkinenan kokatzea zelako.

Kokapen honek are gehiago mingostu zituen harremanak Udal Gobernuarekin jaiak herritik ateratzen zirelako eta Jai Batzordearen autonomia murrizten zelako. Azkenean, hainbat proposamen aztertu ondoren udaletxeko plazarena adostu zen. “PNVren jarrera hau nahiko ulertezina da, helburu bakarra EHBilduk egiten zuena ez egitea dela ematen baitu. trafikoan eragin gehiago eta -zarata-, haien hitzak erabiltzeagatik leku berean” Informazio gehiago honetaz: SOPELAKO JAI BATZORDEA IDATZITAKO MEZUA

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Jaietako Goxua Txapelketa X urte bete ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Igandea, 05 Ekaina 2016 Argitaratua: Igandea, 05 Ekaina 2016

EskupilotaTxapelketa

 

Gaur jarriko da martxan Sopelako Goxua txapelketa,X urte beteko ditu. Aurtengo berritasuna talde mixto bat egongo dela.

Gaurtik aurrera domekero jostatuko dute inskribatutako 14 bikoteek, bost bikoteko taldeetatik 3 pasako dira, eta 4eko taldetik 2 pasako dira.

Txapelketaren finala Uztailaren bian jolastuko da Sopelako jaietan.

Gaurko ordutegia :

Eñaut Benito/Ekaitz Zugatz 19.00
Izas Ager/Andoni Antxon 19.30
Izas Ager/Jon Andutz 20.00
Paul Imanol/Jon Aitor Goiri 20.30
Maialen Arkaitz/Eneko Elene 21.00

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Jaien aurkezpena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Astelehena, 13 Ekaina 2016 Argitaratua: Astelehena, 13 Ekaina 2016

sopela jaiak 2016 (1)

 

Datorren igandean, hilak 19, eguerdiko 12:00etan jaien aurkezpena izango da udaletxean.

Programazioa ezagutarazteaz gain, kartel lehiaketaren sariak banatuko dira eta hainbat sorpresa izango dira antolatzaileen ustez. Herritar guztiei deia egiten zaie parte hartzeko, eta norbere elkarteko kamiseta edo apaingarria jantzita joatea aholkatzen da.

Deialdia Sopelako eta Larrabasterrako jai batzordeak egiten du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako jai batzordeak Sopelako Udala kritikatu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Ostirala, 13 Maiatza 2016 Argitaratua: Ostirala, 13 Maiatza 2016

plasticos

Sopelako jai batzordeak hiletako "negoziaketak" bukatu ondoren, Udala gogor kritikatu egin du burujabetasuna galdu daualako eta kritikotasunez jotzen du EAJren jarrera partidista. "ezin gara instituzioen menpe egon, gure erabakiak, alderdi politikoen eta instituzioen interesen menpeetara egokituz"

 

Sopelako jai batzordeak hedatutako mezua:

Azken urteetan Sopelako eta Larrabasterrako Jai Batzordea lanean aritu da jai euskaldun, parekide, parte-hartzaile eta herrikoi batzuen alde. Herriko hainbat eragileek hartu dute parte proiektu honetan. Bultzatu dugun jai ereduak herriari eman diona izugarria izan da: koadrilen jaitsiera eta jokoak; Sopelako Ametsen Gunea, umeen eta familien gunean abian jarritako txoko parte-hartzaile koloretsua, eta Larrabasterran Akanpada Familiarra; auzokideek antolatutako herri-bazkari jendetsuak, kirol txapelketa herritarrak; jaietako ekintza guztietan balio zehatzak berma daitezen ahalbideratu dugu (euskararen erabilera, parekidetasuna eta aniztasuna); jaietako guneen arteko integrazioa bermatu dugu, guneen kokalekuekin jokatuz, jai integral batzuk lortuz: Sopelan Udaletxeko Plazatik Zipiriñeraino eta Larrabasterran txosnak Urkotik auzora hurbilduz.

Hain zuzen ere, aurten guneen kokalekuen inguruan izan dugu arazoa. Egungo Udal Gobernuak hasieratik argi izan du Txosna Gunea ez zuela azken urteetako kokalekuan mantenduko: elizaldean. Bi izan dira arrazoi nagusiak: alde batetik, Jauregizar Plazaren inguruan aurreikusi dituzten obrak; bestetik, auzokideen kexak.

Zergatik aldatu txosna gunea? Zergatik beste guneak ez dira kokalekuz aldatzen? Non gelditzen da Jai Batzordearen erabakitzeko ahalmena?. Aurtengo jaien prestaketan Udalaren jarrera oso negatibotzat jotzen dugu, jaientzat guztiz kaltegarria. Jai Batzordearen askatasuna murriztu dute, guretzat oinarrizkoa den gune bat kaltetuz.

Jai Batzordearentzat elizaldearen kokalekua oso egokitzat jo da azken urteetan: txosnak herriko erdigunean egon behar dutela argi ikusi dugu hasieratik. Gogora dezagun Txosna Gunea Loroñon kokatzen zirela, gure Jai Batzordea sortu aurretik. Txosna gunea baztertzea eta isolatzea besterik ez zuen lortzen kokaleku horrek. Egungo Udal Gobernuarentzat, txosnen kokalekurik egokiena Loroño zen. Hau ikusita, Jai batzordeak udalarekin kontaktuan jarri zen eta txosnen kokalekuarekin zuten arazoa zela eta negoziaketa batean murgiltzea erabaki genuen.

EAJ-ak gidatutako Udal Gobernuak berehala ulertu zuen Loroño kokalekutzat hartzea gure jai eredu integralaren kontra zihoala eta Jai Batzordearekin batera bestelako kokaleku batzuen bila aritu izan da. EAJ-ren planteamendua, Txosna Gunea urterik urtera errotatzea izan da, hau da, urtero txosnen kokalekua aldatzea, beti ere erdigunean, gure aldarrikapenei men eginez. Hainbat aukera aztertu ditugu: Artaza parkearen ingurunea, Gernika Plaza... Elizaldea ordezkatzeko alternatibetako bat, Zipiri kalea izan da (elizaldeko errotondatik Landa Doktorea kaleraino). Aukera hori ere egokitzat jo genuen une baten, baina kokalekua ondo eta sakon aztertu ondoren, alternatiba hori baztertzea erabaki genuen. Txosnak “periferikoak” bihurtzen dira, tokiak berak ez du txosnen guneak izan beharko lukeen giroa bermatzen. Azkenik, trafikoan ere eragiten zuen Zipiri kaleko alternatibak, kotxeak herriko erdigunetik bidaliz.

Jai Batzordearen baitan eztabaida asko izan ditugu gai honen inguruan eta gure taldean gai hau abordatzeko iritzi eta jarrera desberdinak koordinatzea ez da erraza izan. Jai Batzordearentzat herriko jaiekin aurrera jarraitzea izan da helburua. Horregatik, negoziazioetan sartu ginen udal gobernuarekin, jakinda negoziazio horiek gure erabaki ahalmena murrizten zutela, noski. Baina jaiak salbatu behar genituela uste genuen.

Alternatiba hori albo batera utziz, bazirudien bestelako aukerarik ez zegoela. Orduan, Jai Batzordeak proposatutako aukera bat posiblea dela ulertu du udalak, Elizaldearen azken alternatiba gisa: Akilino Arriola kaletik abiatuta, Loroño kalean bertan, udaletxearen ondoan. Sopelako erdigunean.

Add a comment

Gehiago irakurri: Sopelako jai batzordeak Sopelako Udala kritikatu du

0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu