Justizia Soziala

Sopelan: %9,6 langabezian 2019ko ekainean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Osteguna, 25 Uztaila 2019 Argitaratua: Osteguna, 25 Uztaila 2019

langabezia Sopelan646 langabetu Sopelan, %9,6

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko ekainaren amaieran 646 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,6. Azken hilabete hauetan, langabeziaren datuak oso egonkorrak izan dira: abenduan, 2018. urtearen amaieran, 655 sopeloztar zeuden langabezian, (%9,7); urtarrilean 660, otsailean 675, martxoan 664, apirilean 686, maiatzean 642 eta azkenik, orain ekainean: 646.

Emakume gehiago: %11,8ko langabezia emakumeen artean

646 langabetu hauetatik, 392 (%11,8) emakumeak dira eta 254 (%7,4) gizonak.

Adinekoek zailtasun gehiago

646 langabetu hauetatik 320 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen %50.

Prekarietatea nagusi lanean

Gaur egun, arazorik nabarmena lan prekarioa da; kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi, horrela 2019ko ekainean 279 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 11 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 16 soilik bihurtu da behin betikoak; beste guztiak, alegia 252, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 199 kontratu zerbitzuetan izan dira, alegia gehienak, industrian 53 eta eraikuntzan 27.

Une honetan Bizkaian %11,4ko langabezia dago eta EAEn %10,4

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako kiroldegiko langileak borrokan 

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 17 Ekaina 2019 Argitaratua: Astelehena, 17 Ekaina 2019

Sopela kiroldegiaSopelako kiroldegiko langileak borrokan daude beraien lan baldintzak hobetzeko eta ondorioz bezeroentzako zerbitzu hobea eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko.

Kiroldegiko langileon ordezkariak diren LAB eta ELA sindikatuek salatu dute zerbitzu publikoen lizitazioaren bitartez erakundeak aukerarik merkeenaren bila ibiltzen direla benetako beharretan oinarritu beharrean.

Erakundeek aukerarik merkeenari esleitze honek, ezinbestean, langileen prekarietatea dakar: jardun murritzak, aldi baterako kontratuak, jai egunen eta klaseen prestakuntzarako denboraren aitortza eza, lan postu eta ordu berriak eskuratzeko berme eza, lan arropa egokirik ez, pertsonal urria…

Erabiltzaileei eskaera

Langileen ustez, kiroldegiko erabiltzaileek ez dute ezagutzen bertakoen prekarietatea; hori dela eta, burutuko dituzten mobilizazioen bidez ez dute nahi erabiltzaileak aztoratzea, kontrakoa baizik: zerbitzuaren kalitatean sakondu nahi dute. Hortaz lan baldintzak hobetzeko egingo dituzten mobilizazioak eta paroa babesteko eskatzen diete bezeroei.

Mobilizazioak

Langileek lan-etenak egingo dituzte ekainaren 18an, 19an eta 26an, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arrataldeko 17:30etik 19:30era. Ekainaren 27an greba izango da.

Salaketa orokorra

Salaketa ez da bakarrik Sopelan kokatzen, Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaien hitzarmena duintzeko borrokan daude eta Administrazio publikoak bermatu behar duela zerbitzua eta  bertan lan egiten dutenen lan baldintzak aldarrikatzen dute. Agiriaren arabera, 18 hilabeteko negoziazioa daramate eta azken 30 urte hauetan izan dituzten hitzarmenak ez dira duinak izan; “ez gaude prest adar jotze hau onartzen jarraitzeko, sektorearen egoera jasanezina da” diote.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan: %9,8 langabezian 2019ko martxoan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 15 Apirila 2019 Argitaratua: Astelehena, 15 Apirila 2019

Sopela, langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko martxoaren amaieran 664 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,8. Azken hilabete hauetan, langabeziaren datuak oso egonkorrak izan dira: abenduan, 2018. urtearen amaieran, 655 sopeloztar zeuden langabezian, (%9,7);urtarrilean 660 eta otsailean 675.

Emakume gehiago: %11ko langabezia emakumeen artean

664 langabetu hauetatik, 387 (%11) emakumeak dira eta 277 (%8) gizonak.

Adinekoek zailtasun gehiago

664 langabetu hauetatik 326 lagunek 45 urtetik gorakoak dira.

Kontratazioan prekarietatea nagusi
Gaur egun, arazorik nabarmena lan prekarioa da; kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi, horrela 2019ko martxoan 141 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 7 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 1 soilik bihurtu da behin betikoak; beste guztiak, alegia 133, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 106 kontratu zerbitzuetan izan dira, alegia gehienak, industrian 20, eraikuntzan 14 eta 1 lehen sektorean

Une honetan Bizkaian %12ko langabezia dago eta EAEn %11

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: Troquelmain enpresak ateak itxi eta 80 langile kaleratuko ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Azteazkena, 15 Maiatza 2019 Argitaratua: Azteazkena, 15 Maiatza 2019

Sopela troquelmainTroquelmain (Dismodel ohia) enpresaren langileek elkarretaratzea egin dute gaur (hilak 15) lantegiaren itxiera eta 80 langileren kaleratzea salatzeko.

Langileek enpresaren erabakia gogor gaitzetsi dute, aste honetan iragarri dielako konkurtso-administratzaileak lantegiaren itxiera eta langileak kontratua eteteko lan-erregulazio espedientean daude.

Enpresaren utzikeria

Enpresak Kantabriako Maliañon du bere egoitza nagusia, eta bi lantegi ditu: Maliañokoa (Candemat ohia) eta Sopelakoa (Dismodel ohia). Troquelmainek 2017ko ekainean erosi zuen Sopelako egoitza Kantabriakoarekin bat-egiteko, eta hartzekodunen konkurtsoan sartu zen handik urtebetera.  Geroztik ia ez da inbertsiorik egin

Sopelako lantegiak autoentzako trokelak egiten ditu  eta enpresa batzordearen arabera, lantegia "bideragarria, lan karga badu". Hori dela eta, lantegia Troquelmain bihurtu zenetik enprearen kudeatzaileek izandako "utzikeria" salatu dute sindikatuek.

Enpresaren itxieraren aurka eta horren bideragarritasunaren alde borrokatuko direla adierazi dute langileek. Era berean instituzioen laguntza eta herritarron babesa eskatzen dute lantegiaren industria-proiektua eta enplegua bermatzeko.

Lehen elkartasun aldarria

Hauteskunde kanpaina dela eta, arratsaldean EHBilduk bere ekitaldi nagusia zuen Sopelan, eta Unai del Burgok, Sopelako alkategaia EHBilduren izenean, oholtzara igo bezain laster, elkartasuna adierazi zien langileei: "Troquelmain enpresaren itxiera salatu eta 80 langileei gure elkartasun osoa eta babesa helarazten diegu. Langileen ustez enpresa bideragarria da, erakunde publikoen babesa eskatzen dute... gure babesa baduzue"

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Mahai-ingurua: stop faxismoari bozken bidez?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Osteguna, 11 Apirila 2019 Argitaratua: Osteguna, 11 Apirila 2019

stop faxismoa

 

 

Apirilaren 28ko hauteskunde deialdiari begira, gaur, hilak 11, Plaza Beltza Kulturguneak mahai-ingurua antolatu du “Bozkatzea faxismoaren aurkako tresna izan daiteke” goiburpean.

 

Mahai-ingurua Larrabasterrako Loiola Ander Deuna 40 kaleko lokalean izango da 19:00etan eta partaideak izango dira: Unai del Burgo (EHBildu); Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea); Eder Garcia Lopez (Elkarrekin Podemos) eta Endika Alabort (CNT).

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu