Sopela: 786 langabetu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Azteazkena, 12 Urria 2016 Argitaratua: Azteazkena, 12 Urria 2016

Sopela langabeziaIrailean 786 langabetu Sopelan

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak gure herrian; horrela, 2016. urtearen hirugarren hiruhilabetekoaren bukaeran (irailaren 30ean) 786 langabetu zeuden. Azken hilabete hauetan langabeziaren datua oso egonkor mantendu da, esate baterako, 2015earen amaieran, abenduaren 31n, Sopelan 765 langabetu zeuden.

Emakume gehiago: 431

Langabeziak eragin gehiago du emakumeen artean gizonezkoen artean baino: 431 emakume eta 355 gizon daude langabezian.

Nagusien artean langabezi gehiago

Langabeziak gure herrian eragina du batez ere 45 urtetik gorakoen artean, horrela 786 langabetu hauetatik 358 lagunek 45 urte baino gehiago dute.

Kontratazio prekarioa

Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2016ko irailean 186 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 159 behin-behinekoak izan dira; 15 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 12 bihurtu dira behin betikoak.

Gehienak zerbitzuetan
Irailean gauzatu diren 186 kontratuetatik 144 zerbitzuetan izan dira, 15 eraiketan, 26 industrian eta 1 nekazaritzan

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira (SEPE).

Bisitak: 1193
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu