Internazionalismoa

Diada egunean, Sopela Kataluniarekin bat

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Azteazkena, 11 Iraila 2019 Argitaratua: Azteazkena, 11 Iraila 2019

Sopela KataluniaGaur, irailak 11, Kataluniako Egun Nazionala da (Diada) eta aurten, oroitzapen berezia izango dute epaiaren zain dauden preso politiko katalanek. Gure Esku Dagok elkartasuna adierazi die pairatzen ari diren bidegabekeriagatik eta ordezkaritza batek parte hartuko du gaur Katalunian katalanek bizi duten egoera errepresiboa salatzeko eta bide politikoak nagusitzeko ordua dela aldarrikatzeko.

Sopela Kataluniarekin bat

Euskal herritarrok, baditugu arrazoi ugari gaurko egunean Diada honetan katalanen ondoan egoteko: elkartasuna adieraziz eta elkarlanerako prestasuna agertuz. Hori dela eta Sopelan Elkarretaratzea izango da udaletxeko plazan 19:00etan

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Venezuela, egungo egoera politikoa aztergai Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 26 Martxoa 2019 Argitaratua: Asteartea, 26 Martxoa 2019

Sopela Venezuela

 

Venezuelako egungo egoera politikoaz luze hitz egiten da eta komunikabide askotako lehen albistea izaten da sarri: "askotan, Venezuelako egoera gertuko beste arazo asko estaltzeko erabiltzen den irudipena dugu... sarritan heltzen zaigun informazioa desitxuratuta dagoen susmoa dugu... beti sortzen zaizkigu zalantzak: zergatik hitz egiten da hainbeste Venezuelaz eta ez beste lurralde batzuetaz non giza eskubideak guztiz zapalduta dauden?".

Venezuelaz, bestelako iritziak eta informazioak jasotzeko eta alderatzeko, martxoaren 28an, ostegun honetan, Plaza Beltzak solsaldia antolatu du eta bertan hartuko du parte Agustin Otxotorenak, Venezuelan bizi den euskal enpresaria.

Hitzordua 19:00etan izango da elkartearen lokaletan, Loiola Ander Deuna kalean, 40. zenbakian.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Ostirala, 18 Maiatza 2018 Argitaratua: Ostirala, 18 Maiatza 2018

Sopela Catalunya Eskozia

 

 

UEU (Udako Euskal Unibertsitateak) eta Gure Esku Dago herri ekimenak elkarlanean antolaturiko hitzaldia izango da Sopelan datorrean astean, hilak 23, (asteazkena).

“Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik” goiburupean. Oskar Arantzabal (UEU), Helena Franco (EUE-EHU) eta Ainhoa Latatu (UEU-Gure Esku Dago)arituko dira 19:00etan Kurtzio Kultur etxean.

Euren etorkizuna modu librean erabaki nahi duten herriek tresnak, egiturak eta irizpideak behar dituzte. Bai Eskozian bai Katalunian azken urte hauetan hausnarketa sozioekonomiko ugari bezain aberatsak gauzatu dira. Hitzaldi hau irakaspen horien inguruan gogoeta egiteko aukera ezin hobea da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: Catalunyarekin bat

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 09 Otsaila 2019 Argitaratua: Larunbata, 09 Otsaila 2019

Sopela Catalunya bat

 

“KONPONBIDEA, DEMOCRACIA, LLIBERTAT” elkarretaratzea

Otsailaren 12an hasiko da epaiketa Kataluniako buruzagi independentisten aurka eta data honekin bat eginez Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak elkarretaratzeko deia egin du “konponbidea, democracia, llibertat” goiburupean.

Elkarretaratzea datorren asteartean (hilak 12) izango da 19:30ean udaletxeko plazan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Oraingoan ere, Sopela Kataluniarekin bat

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 24 Martxoa 2018 Argitaratua: Larunbata, 24 Martxoa 2018

Sopela Kataluniarekin

 

 

 

Kataluniarekin bat, Demokrazia, Askatasuna.

Dealdi honi babesa emanik Euskal Herriko eragileek elkarretaratzeak deitu dituzte bihar herri guztien udaletxe aurrean.

EHBildu, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU, CNT, Etxalde, Gure Esku Dago elkarteek 12:00etan batzeko eskaera egin dute eta gurean, SOPELAN ere, hitzordua 12:00etan izango da Udaletxeko plazan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu