7 eta 19 urte arteko zigor eskaerak presoen abokatuen aurka

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 19 Apirila 2016 Argitaratua: Asteartea, 19 Apirila 2016

Sopela Saioa AgirrePresoen abokatuak eta presoen aldeko lana egiteagatik akusazio pean 2010ean atxilotu zituzten bederatzi lagunen aurkako eskaerak zehaztu ditu fiskalak: hemeretzi urte Arantza Zuluetarentzat, hamabi Jon Enparantzarentzat, 11 Naia Zuriarrainentzat eta Julen Zelarainentzat, hamar Iker Sarriegirentzat, bederatzi Joxe Domingo Aizpuruarentzat, eta zazpina Saioa Agirre, Juan Mari Jauregi eta Nerea Redondorentzat.

Saioa Agirre Sopelan atxilotua:

Garai horietan Saioa Agirrek Sopelako Zipiriñe eskolan egiten zuen lan eta Saioa atxilotzeko Guardia Zibila Zipiriñe eskolara joan zen, eta klase ordutegian eskola barrura sartu zen izugarrizko izua eta urduritasuna sortarazten. Atxiloketa hori salatzeko bai Zipiriñeko komunitateak eta baita Udalak ere idazkiak zabaldu zituzten egun horietan.

Bisitak: 1375
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu