Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Udala
Aurrekontu parte hartzaileen balantze baikorra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/02/05

2012ko Sopelako Udal Aurrekontuak onartzeko azken txanpan sartzen ari dira. Orain Udaleko alderdi politikoen artean azken negoziazioak burutzen ari dira eta adostasunak heltzeko lanketa egiten ari da. Baina aspaldiko partez Sopelan lehenengo prozesu parte hartzailea burutu da eta alderdiek auzokideek plazaratutako ideiak eta proposamenak kontutan hartu beharko dituzte.

BILDUren Udal Gobernuak martxan ipini duen prozesu honetan ia 600 auzokidek parte hartu dute, bai Herri Batzarretan partaide izaten zein inkestak betetzen eta buzoietan sartzen. Ez da zenbaki makala kontutan hartzen badugu azken 30 urte hauetan egon den praktika guztiz kontrakoa izan dela. Praktika horrek jendartearen parte hartzea ekiditzea bilatu du nahiz eta auzokideek askotan haien iritzia entzuteko eta errespetatzeko aldarrikapena ozena egin duten.

Ikusteke dago zein den Udal Osoko Bilkuran gertatzen dena baina argi dagoena zera da, Sopeloztarrok protagonismoaren bidairi hasiera eman diotela eta alderdi politiko klasikoek, lehenago edo beranduago, kontutan hartu beharko dutela. Hona hemen Sopelako Alkatesa den Saioa Villanuevak egin duen balorapena.

 
Otsaila Kurtzio kultur etxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/02/04

Kurtzio5ean, 18:00etan Umeentzako ikuskizuna euskaraz: Mr Red end Mr Red (3€)

9an, 17:30ean Genero ikuspegiko Zinea: Up in the air (dohainik)

12an, 18:00etan Umeentzako Zinea: Los Pitufos (dohainik)

17an 19:30ean ZINEGOAK (dohainik): Bilboko gay-lesbo-trans 9. zinema eta arte eszenikoen jaialdia eta Sopelan proiektatuko da:
      *Dokumentala: “Il Lupo incalzoni Corti”
      *Laburmetraia: Eu nao quero voltar sozinho”
      *Laburmetraia: Down here”

23an, 17:30ean Genero ikuspegiko Zinea: Pa negre (dohainik)

25ean, 20:00etan, antzerkia euskaraz: Morritson eta Gartzia (3€)

 
Aurrekontuak lantzeko azken BATZARRA OROKORRA arrakastatsua izan zen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 3 Aupada )
2012/01/22
aurrekontuak 2012 sopela
 

Sopelako Udala azken 30 urte hauetan ez bezala 2012ko aurrekontuak era parte hartzailean lantzen ari da. BILDUren Udal Gobernu Taldeak prozesu parte hartzaile hau martxan ipini zuen eta pozik egoteko motiboak badituzte. Sopelako lau gunetan Batzarrak burutu dituzte eta pasa den ostiralean Batzarra Orokorra burutu zuten. Guztira 200 auzokide baino gehiago zuzenean parte hartu dute eta gainera hitza hartu dute, balorazio eta proposamen ugari eginez.

Larrabasterran eta Sopelako erdigunean lehenengoak izan ziren. Gero Sopelmar eta Arriatera auzokoak etorri ziren. Bi auzo hauetan herritarrak ekimen honekin oso eskertuta agertu ziren. Ostiralean ia 100 herritar Kurtzioko Kultur Etxera bertaratu ziren eta ondorioak, balorapenak eta proposamenak ezagutu zituzten. Aurreko Batzarretan bezala proposamenak ugariak izan ziren.

Horretaz aparte, gutxienez, 380 inkesta batu dituzte eta oso ideia argiak atera dituzte aurrekontuen proposamenak egiteko orduan. Orain PNVrekin eta PSErekin negoziazioak bideratu behar dituzte aurrekontuak ahalik eta lasterren onartzeko. Hala eta guztiz ere, BILDUren gobernuak bere hitza bete du eta lehenengo aldiz orain arteko kultura politikoari buelta emateko bidea martxan ipini dute. Politika egiteko beste modu bat posiblea badela erakusten hasiak dira eta auzokideak oso eskertuta daude.  

 
Asamblea en Kurtzio Kultur Etxea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 3 Aupada )
2012/01/18

arriateraEste viernes, 20 de enero,  el equipo de Gobierno del Ayuntamiento de Sopela ha convocado una asamblea abierta en Kurtzio Kultur Etxea a las 19:00.

Esta asamblea culmina el proceso participativo para la elaboración de presupuestos municipales del 2012 llevado a cabo en Sopela. Hasta ahora se han celebrado 4 reuniones en Sopelmar, Arriatera, Larrabasterra y Sopela centro, a las que han asistido 160 vecinos y vecinas y se ha repartido una encuesta en todos los hogares del municipio habiendose recibido hasta ahora 380.

En la asamblea de Kurtzio se hará la primera valoración del proceso, de los resultados de la encuesta, se compartirán las prioridades de cara a materializar el Presupuesto para el 2012 y se informará sobre la situación de las negociaciones entre los partidos políticos.

El equipo de Gobierno anima y llama al conjunto de los y las sopeloztarras a participar en estas citas e iniciativas convencidos de que la participación de todos y todas es posible y muy positiva para el desarrollo compartido de Sopela.

 
Bidegorrien sareari buruzko batzarra irekia Kurtzio Kultur Etxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2012/01/14

 Bizikleta

Uribe Kostako Mankomunitateak antolaturik, datorren asteartean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan bilera egingo da Kurtzio Kultur Etxean Uribe Kostako bidegorrien sareaz.

Mankomunitatea bizikleta-sare bat prestatzen ari da eta batzar ireki honetan interesatu eta zale guztien proposamenak jaso nahi da.

Eskualde mailan, 2. bilera bat egingo da Gorlizen, 19an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Teresianoen Kultur Etxean.

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 22
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net