Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Sopelak dio: Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/27

Sopela jaietan murgilduta dagoen arren, azken plenoan, ekainaren 24koan, Udalbiltzaren aldeko mozioa onartua izan da. Aipatutako mozioa Ezker Abertzaleak aurkeztu du, eta Ezker Abertzalearekin batera, EAJ, EA, Berdeak, eta Alternatibak  baiezko bozka eman dute. PSOEk eta PPk, aldiz, ezetza bozkatu zuten.

Mozioan Udalbiltzaren jatorria eta lana gogoratzeaz gain, 22 inputatu daudela jakinarazten da, eta haientzat 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dela salatzen da. Honen aurrean mozioan, Sopelako Udalak babesa ematen dio Udalbiltzari, onartzen du zilegi dela egindako lana eta akusazio erretira dadila eskatzen du. Azkenik dei egiten zaie herritarrei parte hartzeko deituko diren mobilizazioetan.
Hona hemen mozioaren testua:

UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio-instituzioa, zazpi lurraldeetako ia 1.800 udal hautetsik sortu zuten, 1.999ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian. Honako printzipio eta helburuekin sortu zuten:
1.Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
2.Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
3.Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
4.Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.
5.Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.

Helburu hauek gauzatze aldera hamaika ekimen bultzatu, sendotu, babestu eta aurrera atera izan ditu UDALBILTZAk azkeneko ia hamaika urte hauetan.
Oztopoz jositako ibilbidea izan du. Horien artean, nabarmena 2.003ko udaberrian Madrileko Auzitegi Nazionalak aginduta erakunde nazionalaren aurkako polizia operazioa dugu.
Operazio honen ondorioz UDALBILTZAko hainbat hautetsi eta langile atxilotu, bulego publikoak itxi, udaletxeak erregistratu, materiala eraman, Zuberoan hainbat enpresa egitasmo laguntzeko herritarrek emandako dirua konfiskatu eta UDALBILTZAri suspentsioa ezarri zioten.
Operazio honen aurrean, udal hautetsi, ordezkari politiko, sindikal, kultural eta sozial ugari eta anitzek eta milaka eta milaka herritarrek erasoa salatu zuten Bilboko kaleetan, “Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari” lelopean.
Orain, zazpi urte beranduago, UDALBILTZAren aurkako epaiketa dator. Fiskalaren zein herri-akusazioaren eskaerak ezagutu ditugu, hautetsi eta langile izan diren 22 pertsonentzako 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigorrak hain zuzen. Nabarmentzekoa da UDALBILTZA erakundearen beraren behin betiko ilegalizazioa eskatzen dela.

Honen aurrean, Sopelako udalbatzarrak honako puntu hauek onartzen ditu:
1.Aldarrikatzea 1999ko irailean Euskalduna jauregian egindako batzar sortzailean onartu ziren bost helburuen alde lan egitea beharrezkoa eta zilegi dela eta ezin dela delitutzat jo. Helburu eta lan-ildo horietan aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena da, are gehiago kontuan hartuta epaituak sufragio unibertsalez aukeratutako herri-ordezkariak direla.
2.Konpromisoa hartzea, edozein arlo instituzionaletan, demokratikoki aukeratutako ordezkariek Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantzatzeko duten eskubidea errespetatzeko.
3.Udalbiltza eta bertako hautetsi eta langile ohien aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean eramaten ari den auzibidea irmoki salatzea eta Estatuko Gobernuari eskatzea Estatuko fiskal nagusiak gaur egun mantentzen duen akusazio publikoa erretira dezala.
4.Epaiketa gertatu bitartean dei egiten zaie heritarrei parte hartzeko deituko diren mobilizazioetan.

Sopelan, 2.010ko ekainaren 24ean

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net