Udal gobernuaren axolagabekeriaren aurka elkarretaratzea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Igandea, 24 Iraila 2017 Argitaratua: Igandea, 24 Iraila 2017

Sopela elkarretaratzea
Igande honetan, hilak 24, auzokide talde batek elkarretaratzea egin du udaletxeko atariaren aurrean. Deialdia sare sozialen bidez egina zegoen eta Udal gobernuaren (PNV-PSE) axolagabekeria salatu da.

Elkarretaratze honetan herrian dauden zenbait gabezi aipatu dira: lorategien egoera, ur isuriteak, argi falta, haurrentzako parkeen egoera txarra, hirigintza arazoak… eta gehiagotan elkartuko direla jakinarazi dute.

Elkarretaratzea zaratatsua izan da, auzokideek zarata egiteko tresnak eraman dituztelako:  txilibituak, lapikoak….

Bisitak: 1560
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu