“Sopelagurea” udal aldizkaria Gobernu Taldearen interesen menpe

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Igandea, 21 Urtarrila 2018 Argitaratua: Igandea, 21 Urtarrila 2018

SopelagureaAmaieran erdaraz:

La revista municipal “Sopelagurea” al servicio del equipo de Gobierno.

 

 “Gobernu taldeak erabakitzen du aldizkariaren edukia”… horrela erantzun zien udal gobernuaren eledunak oposizioko taldeei urtarrileko Udal Komunikazio batzordean, oposizioko taldeek haien protesta helarazi zutenean azken Sopelagurea aldizkarian argitaratutako hainbat edukiengatik.

DBTU eta EHBilduren haserrea.
Azken Sopelagurea aldizkarian bi artikulu argitaratu dira udal harremanak baloratuz: “Satisfacción con el grado de cumplimiento del acuerdo presupuestario de 2017” y “El equipo de Gobierno y DB-TU retoman el pacto de colaboración sobre las reformas de los parques infantiles”.

Lehen artikuluan Gobernu Taldeak (PNV eta PSE) EHBildurekin egindako 2017rako aurrekontuen akordioari buruzko balorazioa egiten da EHBilduren iritzia inondik inora islatu gabe; eta bigarrenean gezurtatzen da DB-TUk publikoki azaroan esandakoa “Udal Gobernuarekin dugun lankidetza harremana apurtutzat ematen dugu PNVren aldebakarreko jarreragatik”.

Gobernu Taldearen jokabide desegokia guztiz larria da kontuan hartzen badugu abenduan ez zela informatu DB-TUri buruzko artikulua argitaratuko zenik eta 2017ko akordioa baloratuko zela esan zenean, EHBilduk ofizialki eskatu zuela Komunikazio batzordean “lerro batzuk” haien jarrera ezagutarazteko.

Gobernu taldeak erabakitzen du...
Esan bezala, horrela erantzun zuen urtarrileko bileran Komunikazio batzordeko zinegotzi arduradunak “Gobernu taldeak erabakitzen du aldizkariaren edukia”. EHBilduk eta DB-TUk exijitu dute informazio bi hauen zuzenketa, udal aldizkaria sopeloztar guztion zerbitzuan egon behar den aldizkaria delako, eta ez Gobernu batzordearen interesen menpean.

La revista municipal “Sopelagurea” al servicio del equipo de Gobierno.


 “El equipo de Gobierno decide los contenidos de la revista”… Así respondió el portavoz del equipo de Gobierno en la comisión de Comunicación de enero ante las protestas de los grupos de la oposición por ciertos contenidos publicados en la última revista municipal Sopelagurea.

Enfado de DB-TU y EHBildu.

En la última revista municipal “Sopelagurea” se han publicado dos artículos valorando las relaciones municipales entre partidos: “Satisfacción con el grado de cumplimiento del acuerdo presupuestario de 2017” y “El equipo de Gobierno y DB-TU retoman el pacto de colaboración sobre las reformas de los parques inantiles”

En el primer artículo el equipo de Gobierno (PNV y PSE) valora el acuerdo presupuestario para el 2017 realizado con EHBildu, sin tener en cuenta la opinión de EHBildu. En el segundo se desmiente una información dada por DB-TU en noviembre que anuncia la ruptura del pacto de colaboración con el equipo de gobierno por la actuación unilateral del PNV.

La actitud del Equipo de Gobierno es totalmente criticable en opinión de los grupos de la oposición ya que en la Comisión de Comunicación de diciembre no se informó que se iba a publicar el artículo sobre DB-TU y cuando se informó de que se publicaría el artículo sobre la valoración del acuerdo del 2017, el portavoz de EHBildu pidió oficialmente que se les concediera “unas líneas” para poder expresar su opinión.

El equipo de Gobierno decide
Como hemos dicho esa fue la respuesta dada en enero por la concejala responsable de comunicación “El equipo de Gobierno decide los contenidos de la revista”. EHBildu y DB-TU han exigido la rectificación de estos dos artículos porque la revista municipal ha de estar al servicio de todos y todas los sopeloztarras, no al servicio del Equipo de Gobierno”.

Bisitak: 943
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu