Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Sopelako udalaren jokaera gaitzetsi du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Osteguna, 25 Urtarrila 2018 Argitaratua: Osteguna, 25 Urtarrila 2018

Sopela OlabideAmaieran erdaraz:

La Agencia Vasca de Protección de Datos critica la actuación del ayuntamiento de Sopela.

 


Urtarrilaren 11an Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ebatzi eta frogatutzat eman du Sopelako udalak ez dituela bete Datuak Babesteko Lege Organikoak agintzen duen 5. artikulua Olabide – Osteiko loturari buruzko egindako parte hartze prozesuan.

Parte hartze prozesua gatazkatsua

Parte hartze prozesu hau 2017ko ekainean egin zuen Sopelako udalak eta galdetegi bat helarazi zien herritarrei. Galdetegia oso kritikatua izan zen eta Urduliz Ospitalearen Herri-plataformak elkarretaratzeko deia egin zuen “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez!” goiburu pean. Hain zuzen ere galdetegia “azpijokoa izan zela eta horren bidez Urdulizera doan bide berria egitea justifikatu nahi izan zuela udalak” salatu zuten “galdera nahasiak eta alderdikoiak eginez”.

Ez zen datuak babesteko legea bete

Une hartan hainbat bizilagunek Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo zuten haien ustez galdetegi horretan ez zelako bermatzen parte hartzaileen pribatutasuna. Esan bezala, orain dela gutxi, urtarrilaren 11ean, Bulegoak publikoa egin du ebazpena eta arrazoia ematen die bizilagunei Sopelako udalak ez zituela auzokideak informatu aurretiaz, zehazki, zuzen eta zalantza gabekoa prozedura baten bidez nola erabiliko zituen herritarron datu pertsonalak.

Galdera plenoan

Atzo izandako plenoan,(urtarrilak 25) EHBilduren eledunak galdera egin zion Alkateari gai honetaz eta ea helegiterik egiteko asmoa duen udalak jakin nahi izan zuen. Alkateak onartu zuen ebazpena eta ondorioz ez dutela helegiterik jarriko adierazi zuen… “hurrengoetan hobeto egiten saiatuko gara” mahairatu zuen.

ARGAZKIAN: Olabide kalean izandako auto istripua

 

La Agencia Vasca de Protección de Datos critica la actuación del ayuntamiento de Sopela.

Con fecha 11 de enero la Agencia Vasca de protección de datos ha hecho público un dictamen en la cual se da por probado que el Ayuntamiento de Sopela no ha cumplido el artículo 5 de la Ley orgánica de Protección de datos en el proceso participativo sobre el vial Olabide – Osteiko.

Proceso participativo muy cuestionado

Este proceso participativo se realizó en junio y el ayuntamiento repartió unos cuestionarios entre los y las vecinas. Dicho cuestionario fue muy criticado y la asociación Hospital Urduliz realizó una concentración bajo el lema “queremos soluciones, no manipulaciones". El cuestionario fue valorado como “dirigido, cerrado y que escondían el verdadero fin de ese vial”.

No se respetó la Ley de protección de datos

En aquel momento un grupo de vecinas y vecinos decidieron acudir a la Agencia Vasca de Protección de Datos, ya que entendían que el cuestionario no respetaba la privacidad de los encuestados. Recientemente, el 11 de enero, la Agencia ha emitido su informe y dictamina que el Ayuntamiento no transmitió a las personas participantes en el proceso participativo “de modo expreso, preciso, inequívoco y previo como se van a utilizar los datos particulares”.

Pregunta en pleno

En el pleno celebrado ayer, 25 de enero, el portavoz de EHBildu preguntó al Alcalde por esta resolución y si tenían intención de presentar alegaciones. El Alcalde respondió que aceptan la resolución y que por tanto no se interpondrán alegaciones… “que intentarán hacerlo mejor en otros procesos”.

Bisitak: 666
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu