Sopelako Elkarrekin-Podemoseko alkategaia ez da zinegotzia izango

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Azteazkena, 29 Maiatza 2019 Argitaratua: Azteazkena, 29 Maiatza 2019

Sopela zinegotziak

Sopelako Elkarrekin-Podemoseko alkategaiak uko egin dio zinegotzi akta hartzeari

Hauteskundeak pasa eta 3 egunetara Manuela Ruiz Vivancok, Elkarrekin-Podemos zerrendaburuak, jakinarazi du ez duela jarraituko udaletxean “arrazoi pertsonalengatik”. Ondorioz, igandeko udal hauteskundeetan Elkarrekin-Podemosek 2 zinegoitzi  lortu zituenez, akta jasoko dute zerrendako bigarrenak eta hirugarrenak (Patricia Alfonso eta Eder Garcia hurrenez hurren).

Txaloak eta kritikaren bat

Orokorrean esker mezuak helarazi zaizkio Manuelari udaletxean egindako lanagatik, baina kritikaren bat ere entzun da “zilegi al da zerrendaburua -ezagun- bat aurkeztu botoak erakartzeko, eta 3 egunetan uko egitea hartutako ardurari?”

Bisitak: 368
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu