Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Maiatza 2013 Ekaina 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 
Txus zurekin gaude! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2012/03/25

Aupa laguna. Urteak dira zurekin eta beste guztiekin egunero akordatzen naizela. Urte asko pasa dira eta zuek bide zaila aukeratu zenuten hasitako borroka zilegi horri jarraipena eman nahirik. Besteok hemendik gabiltza emateko prest topatu genuen apur hori egunero ematen gure ametsa zen eta den Euskal Herria independiente, euskalduna eta langileena lortu nahian.

Zure egoeraren berri izan nuenean nire barruan mina sentitu nuen. Ez dago eskubiderik zu bezalako pertsona baikorra, alaia eta indarrez beterikoa espetxean jasotako tratu ankerra dela medio gaixo erortzea.

Gazte garaian kilometro asko elkarrekin egin genituen hartu genituen konpromisoak ahalik eta hoberen bete nahian. Zelan ahaztu zure irribarrea, zure alaitasuna, zure lanerako prestutasuna. Zelan gogora ez ekarri beste batzuekin batera gure Euskal Herri honetan txikiak eta gazteak osasuntsuago, askeago eta sortzaileago bizitzeko abian jarri zenituzten egitasmoak. Zure “kimuak”, zure aisia lantzeko lehenengo eskolak, hori guztia zelan ahaztu!

Guzti hori gogoan izanda ezin dut imajinatu zer egin dizuten, zure bizitzarekin amaitzeko marra gorria pasa dezazun. Zer egin dizute beldurrarekin puntu horretaraino dantza eroan murgiltzeko. Zer egin dizute Txus maitea, zure baikortasun iturri ederra eta oparoa horrela lehortzeko.

Gaur Bilbon egon gara manifestazioa eginez, baina egunero zure ondoan egon nahian, telepatiazko amarauna helarazten dizugu bere harietatik helduta bizitzari atxikituta manten zaitezen eta gure amodiozko ferekak senti ditzazun. Ez zaitugu bakarrik utziko Txus. Gaixo jarri zaituzte eta badakigu sendatzeko aukerarik baldin badago zure ingurukoen ondoan topatuko duzula.

Herri bizia eta askea bilatu egin dugu betidanik. Inoiz ez dugu onartu gure herria desitxuratzea edota akabatzea. Gure herria maite dugun beste maite zaitugu zu, Txus laguna. Hori dela eta ez izan dudarik ahalik eta lasterren hortik aterako zaitugula eta zurekin joko zikina eta koldarra ari diren horiengandik askatuko zaitugula. Ez dugu onartuko haiek zu desitxuratzea edota akabatzea. Horretarako hain odol galduak ez gara!

Berriro irribarre zabal horrek zure aurpegia pizten ikusi nahi dugu. Zure “txispa” horrek eta gaztetan ezagutu genuen umore amaigabeak gure inguruak berriro alai ditzan nahi dugu. Zure begi biziak ilusioz eta bakez beterik ikusi nahi ditugu. Euskal Herri askea, alaia eta osasuntsuaren alde ari gara lanean eta zu ere askea, alaia eta osasuntsu nahi zaitugu.

Ez dugu etsi ez batan ezta bestean ere. Txus, eutsi esperantzari! Zurekin gaude eta aterako zaitugu!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net