Bannerra

BIDEOAK


GURE ESKU DAGO! herri dinamika babesteko 20 euskal musikari ezagunek egin duten abestiaren bideo muntaia. Ederra benetan!


AITXU!ren 6. KANTALDIRAKO BIDEOA. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Larrabasterrako plazan eta gero 21:30etatik aurrera Herri Afaria eta KANTALDIA Urkoko polikiroldegian. Anima zaitezte ondo pasatzen eta Sopela euskalduntzen!


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Ekaina 2013 Uztaila 2013
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 

Berria

Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Hamaika ikusteko jaioak gara! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 6 Aupada )
2012/04/30

Sopelako udal gobernuak marka egin du. Lan istripuz hildako sopeloztarren aldeko omenaldia dela bide, ados jarri ditu udal barneko eta kanpoko alderdi guztiak, baita sindikatuak ere. Egundoko lorpena inondik ere, lan osasunaren gaian, tamalez,  nor bere aldetik ibiltzeko ohitura eskasa izaten delako arau.

Baina hara non omenaldi berean batu dira Bildu, Aralar, Ezker Batua, Ezker Anitza, Berdeak , ELA, LAB, CCOO eta harrigarria irudi lezakeen arren, baita PNV, PSE eta PP ere.  Eta honelako gauzak bota dituzte aho batez:

“Lan istripuek eta gaixotasun profesionalek sortutako heriotzak ez dira ustekabez gertatzen. Lan Arriskuen Prebentziorako Legea onartu zenetik 17 urte igaro diren arren, inkesta ofizialetako datuen arabera, lau enpresatik batek oraindik ez ditu oinarri-oinarrizko betebeharrak betetzen prebentzioaren eremuan. Urtez urte ikusi dugun bezala, heriotza eta gaixotasun psikosozial eta profesional hauen oinarrian hainbat faktore daude: izugarria den prekarietatea, lan-erritmo bizkorrak, lan egunaren luzapena, kaleratzeen merkatzea, patronalaren erantzukizun falta, administrazioen zorroztasun falta eta gizartearen kontzientzia falta.” Edo honako hau ere: “Langileak dira, gainera, krisi egoera hau ordaintzen ari direnak. Diru publikoa banku eta negozioak erreskatatzera bideratzen da, lan osasun eta segurtasunaren eremuan inbertsio eta baliabideak murrizten diren bitartean”. 

Paragrafook adierazten duten egoera tamalgarri honen jatorrian hain erantzukizun nabarmena eduki duten alderdiak (bakarrik gogoratu behar da PSOE eta PP izan direla azken urtean lan erreforma gogorrenak planteatu dituztenak eta horietako batzuk hamarkadetan Eusko Jaurlaritzaren ardura eduki duen PNV-k babestu dituela) holako ekitaldi batean ikustean, zenbait lagun irudikorrek berehala sumindu dira alderdiok argazki horretan ez  azaltzeak ekar liezaiekeen kostu politiko hutsagatik egin dutela iritzita.  Nik, ordea, nahiago dut pentsatu norabide onean emandako pausua dela eta eboluzio ideologiko pozgarria dela. Ziur ohartu direla Zapatero, Patxi, Mariano edo Josu Jonen ereduak ez direla lar erakargarriak eta gainera badela garaia patronalari gauzak behar bezala esateko.

“Hori azala daukatena! Itxurakeria hutsa!” gehitu dute nire lagun erretxinek. Ba ez, lagunok! Arestikoa ikusita, argi dago euren zuzendaritzek ez bezala, Sopelako alderdiok mugitu egin direla. Ziur konturatu direla oposizioa beste modu batera egin behar dela, modu eraikitzaileagoan. Ez litzateke harritzekoa izango udalak antolatuko dituen hurrengo auzo bileretan eurek ere parte hartzea, euren ekarpen egin eta herritarren iritziak jasotzeko.

“Baina kristorenak bota badituzte udal gobernuaren kontra, eta oztopoak jartzen besterik ibili ez badira, bai omenaldiarekin bai parte hartze ekimenekin …” tematzen dira ipurterre maiteok. Lagunok, ez da hainbesterako.  Kasketa edonork eduki dezake.  Seguru haserreago zeudela euren buruarekin, istripuok gertatu zirenean ez zitzaielako otu ere egin ezer egitea.

Beno aizue, eta honetan guztian erratuta banago,  zera esatea bakarrik geratzen zait:  hamaika ikusteko jaioak gara!

Maiatzaren Leheneko bezpera honetan, ezin amaitu historiaren eraikitzaileentzako nire omena adierazi gabe. Laboaren kanta ekarriz, ez gerrak eta lanak agindu dituzten  errege eta enparauentzat, baizik eta bertan borrokaturiko eta hildakoentzat, garaipen arkuak egin zituztenentzat, Babilonia behin eta berriz eraiki zutenentzat, Lima distirant hura egin zutenentzat,eta  gure herrian egunero aberastasuna sortzen dutenentzat, batzuetan bizitza eta osasuna arriskuan jarrita, gure Luis, Jesus Maria eta Julio bezala, eta doala nire mespretxua  beraien dirua eta etekinak, langileen osasuna eta eskubideen aurretik jartzen dituztenentzat.

Gora Maiatzaren lehena! Gora euskal langileria!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net