BIDEO
Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.
EGUTEGIA
- Umeentzako filma Kurtzion
2012/05/20 (17:30) - Puzgarriak plazan eta fanfarria herritik
2012/05/25 (17:30) - Antzerkia Kurtzion
2012/05/26 (20:30) - Formakuntza ikastaroa Plaza Beltzan
2012/05/29 (17:00)
INKESTA
Gara
- Incendio sin heridos en una vivienda de Errotaburu
- La Diputación de Gipuzkoa presenta sus proyectos estratégicos
- Hondakinak erraustearen aurka, mosaiko erraldoia osatuko dute Saguesen
- D3Mko eta Askatasunako auzipetuek diote absoluzioa dela epai onargarri bakarra
- Polloe acoge la segunda exhumación por un caso de bebé robado en cinco meses
Berria
| Sopelatik Durangora |
|
|
|
| 2011/12/05 | |||
|
“…eran tenaces en la conservación de sus tradiciones. Nadie los aventajaba en urdir tretas para oír misas clandestinas, llevar hostias en las boinas”. Holako adibideak jarriz azaltzen zuen Alejo Carpentier idazle kubatarrak euskaldunek eliza eta ohitura zaharrekin garai batean izan zute atxikimendua. “El siglo de las luces” liburu ederrean Carpentierrek Frantziako Iraultzaren sorrera eta zabalkundea literatura bihurtzen du. Lege zaharrak, hizkuntza, erlijioa. Denak bat. Tres en uno. Urte ilunenetan ere, euskal kulturak elizaren hegalpean aurkitu izan zuen bere aterpea. Horrek ekarri dituen alde onak eta alde txarrekin. Eliza katoliko eta apostolikoari esker, (baina ez hari esker bakarrik), euskaldunok badugu literatur tradizio bat. Hala ere aitortu dezagun, zintzotasun osoz, euskal literatura idatzi gehiena, XX. menderarte behintzat, Lizardi, Mirande eta Arestirarte akaso, irakurgaitza izan dela, beti didaktika astun eta moralizatzaile ikuspegi batera loturik zetorrena. 60. hamarkadan haize berriak heldu ziran. Herriaren bultzadaz elizen aterpe batzuetan loratu zen berriz euskal kultura. Beraz, 60. hamarkadan gaude. Euskal Kulturaren loraldia Arantzazutik Sopelako San Antoniora zabaldu da. Ez dakit Gerediaga elkarteak eliza santuarekin zerikusia izan zuen, agian bai, agian horregatik lehenengo Liburu eta Disko azoka Andra Mari elizaren arkupeetan sortu zen 1965. urtean. Haren helburua: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren erakusleihoa izatea. Beraz, 46. Durangoko Azokak berriz ateak zabalik ditu. Txapel azpiko ostia bedeinkatuak aspaldian bidean laga zituen euskal kulturak. Hala ere, Durangoko eskaintza oparoan bada liburu gomendagarririk. Txalaparta argitaletxeak plazaratu duen Zamorako apaiz-kartzela izan daiteke horietariko bat. Duda barik bertan agertzen diren apaizen izenak euskal kulturaren aldareetara igotzeko merezimendu osoa irabazirik daukate.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









