Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Gasteiz eta Sopela, Ekaitz eta Iontxu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 7 Aupada )
2012/01/02

Gasteiztik Sopelara ez dago horrenbeste distantzia errealitate berdinei erantzun hain ezberdinak emateko. Ez dira bi mundu kontrajarriak eta hango zein hemengo haizeak askotan konpartitzen ditugu. Gasteizen hotz gehiago pairatzen dute baina behar denean elkarri bero ona eta babesa ematen Sopelan baino askoz ere prestuagoak omen dira.

Gasteizko Ekaitz Samaniego gaztea atxilotzeko arriskuan dago. SEGI gazte erakundean bere ideia politikoak defendatzeagatik sei urteko espetxe zigorra ezarri diote eta beste bi urte gehiago kalte handirik gabeko ekimen bat burutzeagatik.

Sopelan aldiz, Iontxu Etxegarai gazteari  bi urte eta sei hilabeteko zigorra inposatu berri diote duela hamaika urte sabotaje txiki batetan parte hartu izana leporatuta. Iontxuk hamaika urte daramatza bizitza erabat normala eginez eta duela bi urte atxilotu zuten mendeku operazio batetan, inolako beharrik gabe eta probokazio dinamika bat elikatzeko.

Ekaitz Samaniego gaztea ezkutatu egin da azken egunetan itxialdi bat burutu eta gero. Gasteizko eliza batetan itxialdian egon zen ondo lagunduta eta elkartasun keinu ugari eta anitzak jaso ditu. Haien artean Gasteizko PNVrena ere bai. Jelkideak, beste eragile batzuekin batera gaztearengana hurbildu ziren une honetan errepresio bidea onargarria ez dela esateko. Gaztea besarkatu zuten eta eraso hau salatzeko elkarretaratzean pankartari eutsi zioten.

Sopelan aldiz, BILDUk Udalean mozio bat aurkeztu zuen Iontxuren aurkako erasoa salatzeko eta gazte sopeloztarrari babesa adierazteko. Sopelako jelkideek ez zuten inolako berotasunik ezta hurbiltasunik erakutsi eta kontrako norabideari ekin zioten. Mozioaren aurka bozkatu zuten eta Iontxu bakardadean uzteko erabaki antzua eta salagarria hartu zuten. PPrekin eta PSOErekin bat egin zuten eta Gasteizko norabideari kasu egin beharrean Madrilgo Auzitegi Nazionalaren klima itogarria aukeratu zuten, nahiz eta jakin Auzitegi horretan bertan ere epaile bat badagoela Iontxuren aurkako zigor horrekin bat ez duena egiten.

Baina Sopelako jelkideen jarrerak Iontxuri eta errepresaliatu guztiei ukatu dien beroa beste eragileek eta lagunek laster orekatuko dute. Horretarako lan fina, gertua eta pazientziaduna egiten ari dira elkartasunaren beroa gero eta ugariagoa eta indartsuagoa izan dadin. Sopelan dagoeneko jende asko hizketan ari da Iontxuri babesa emateko eta errepresio bidea gero eta estuagoa izan dadin ekimen bateratuak prestatzeko. Bide horretan, urte berrian Sopelako elizaren orman egindako ganberrada mozkorti eta ilegitimo horren moduko ateraldiak erabat soberan daude, jelkide sopeloztarren zein PPren eta PSOEren joko maltzur hori babesteko baino ez dutelako balio.

Gasteiztik Sopelara Ekaitz eta Iontxu bezalako gazte jatorren aldeko dinamikak gero eta zabalagoak izango dira. Bide horretan tentuz eta buruz jokatu beharra dago bihotzaren beroa gure gazteak babesteko soilik erabiliz. Gauzak ondo egiten baditugu Sopelako jelkideen burukideek Gasteizko haizearekin bat egin beharko dute edo bestela bere immobilismoaren hoztasunean izoztuko ditugu.

Ekaitz eta Iontxu gazteentzat musu bana.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net