Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Zorionak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 12 Aupada )
2012/01/09

Zorionak izan da azken asteetan behin eta berriz entzun dugun esaldia. Oraingo honetan,  gabonak ostean, berriro ere esan beharra dago: ZORIONAK!. Zorionak, atzo Bilbora hurbildu ziren guztiei. Berriro ere Bilboko kaleetan zehar preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko jende uholdea geldiezina izan zen. Zahar eta gazte, emakume eta gizon, kolore desberdineko politiko eta eragileak, euskaldunak, atzerritik elkartasuna adierazi zutenak…denetarik topatu ahal izan genuen La Casilla-tik Udaletxerako bidean.

Guztiok gordetzen genituen gure baitan beste urteetako hainbat irudi, beti ere urte hasierako manisfetari ugariren argazkiak eta urteroko zenbakien dantza: 20.000, 40.000, 45.000…Jendetsua izatea espero genuen, hala ere, gaur goizeko egunkarietako argazkiei begiratuta ezin izan dugu irrifarre eta poztasuna ezkutatu.

2011. urteak 365 egun eman dizkigu Euskal Herriko gurpil-zoroan murgilduta egon ahal izateko: bi hauteskunde kanpaina, Bildu eta Amaiurren jaiotza eta emaitza onak, ETAren borroka armatua bertan behera uzteko erabakia, Gernikako Akordioaren sinadura, Euskal Preso eta iheslarien Kolektiboaren adierazpena, Aieten atzerriko hainbat eragileen bultzada eta argazkia… hau guztia mundu mailako krisi ekonomikoa aipatu barik. 365 egun, 8.760 ordu, une honek duen garrantziaz jabetu ahal izateko.

Hala ere begirada guztiek ez dute atzera egin behar; berri asko izan ditugu, argazki asko, manifestari ugari, baina 2012.urtean egin beharreko lana ere handia izango da. Oraingo honetan pixkanaka ereiten ari diren haziak zaindu, ureztatu eta elikatu beharko ditugu. Ezin dugu lan guztia eguneko argazki polit batean bakarrik oinarritu; Euskal Herriak merezi duelako, legalizazioa ezinbestekoa delako eta Preso, errefuxiatu eta iheslari guztiek behar dutelako. Beraz egin dezagun bidea eta eman ditzagun urratsak guztion artean prozesu hau atzeraezina bihurtzeko, 2013ko urte hasierako argazkia beste bat izan dadin.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net