Bannerra

BIDEO


Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.

EGUTEGIA

Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

INKESTA

Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
 
Irlandatik Amalurrari buruz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 4 Aupada )
2012/02/01

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

LURRA ZORUA BAILITZAN

SARRERA:

1987an EZAGUTARAZI ETA ZABALDU ZEN garapen iraunkorraren kontzeptu, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Brundtland txostenean. Definizio hau eman zioten: “Ondorengo  belaunaldien garapena eragotzi gabe, gizarte bateen ongizatea bermatzen duen eredu ekonomiko - soziala”. Geroztik, terminoak egin du bide, eta agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, gobernu eta hauteskunde programetan ere zabaldu da, baita gehien kutsatzen duten enpresen publizitate kanpainetan ere.

Dena da garapen iraunkorra, dena ekologikoa eta berdea, denak ingurumen plangintzak, tokiko 21agendak….Dena hitz handi eta asmo biribilak. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan. Zeren, diskurtsoen atzean ezkutatzen den errealitatea hauxe baita: azken hiru hamarkadetan, natur baliabideak inoiz baino azkarrago agortu ditu indarrean den garapen ereduak. Eta, ekonomian nagusi den hazkundearen mitoak lausotu digu errealitate gordin hau: natur baliabideak bukatu egiten dira, muga eta kontrol sistemak jarri ezean. Dagoeneko bukatzen ari dira.

Munduko biztanle guztiek euskal herritarren kontsuma maila bera balute, eta guk bezainbeste hondakin sortuko balituzte, hiru planeta beharko genituzke egungo bizimoduari eusteko. Hori da Ama Lurra gurekin partekatzen duten gainerako herritarrei egiten diegun ekarpen solidarioa.  Eta ondorioa garbia da: Europako txoko hau hondatzeaz gain, hots, Euskal Herriaren gehiegikeria kontsumistak herrialde pobretuen behar gorriarekin egiten du talka. Munduko herrialde pobretuen natur baliabideak erabiltzeaz gain – lapurtu esatea litzateke zuzenago, beharbada-, haiei itzultzen dizkiegu kontsumo horren ondorioz sortzen ditugun hondakin kopuru itzelak, besteak beste toxikoak eta nuklearrak.

Iñaki Petxarroman

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net