BIDEO
Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.
EGUTEGIA
- Umeentzako filma Kurtzion
2012/05/20 (17:30) - Puzgarriak plazan eta fanfarria herritik
2012/05/25 (17:30) - Antzerkia Kurtzion
2012/05/26 (20:30) - Formakuntza ikastaroa Plaza Beltzan
2012/05/29 (17:00)
INKESTA
Gara
- Incendio sin heridos en una vivienda de Errotaburu
- La Diputación de Gipuzkoa presenta sus proyectos estratégicos
- Hondakinak erraustearen aurka, mosaiko erraldoia osatuko dute Saguesen
- D3Mko eta Askatasunako auzipetuek diote absoluzioa dela epai onargarri bakarra
- Polloe acoge la segunda exhumación por un caso de bebé robado en cinco meses
Berria
| … eta sindikatuak zer? |
|
|
|
| 2012/02/16 | |||
|
Espainiako gobernuak, PPren eskutik, onartu berri du lan erreforma, eta egun hauetan bolo-bolo dabil egunkari, komunikabide eta guztion ahotan. Oraingoan ere, hamaikagarrenez, herritarrok mendeetan eta borrokaz borroka lortutako lan baldintzak, lan eskubideak, bizi kalitatea... murriztu dira, murriztu dizkigute. Eraso basati honi erantzun behar zaio, eta azken boladan hainbat manifestazio, lanuzte, agerraldi, elkarretaratze antolatu dira: ondo, erantzun behar da gogor... eta testuinguru honetan, batzuetan ozen, beste batzuetan ahopean, sindikatuen papera eta egin beharreko lanari buruzko kezka eta zalantzak aipatzen dira. Honi heldu nahi diot. Alde batetik, oso argi dut sindikatuak behar beharrezkoak direla; “batzeak indarra dakar” esan ohi da, eta historikoki langileok era antolatuan erantzuteko, aldarrikatzeko, borrokatzeko eta eskubideak bermatzeko izan dugun tresnarik eraginkorrena sindikatuak izan dira. “Erasoa nolakoa erantzuna halakoa”, beraz, jasaten ari garen zanpaketa ikaragarri eta eskubide murrizketa erraldoi honen aurrean erantzun indartsua eman behar dugu, eta horretarako langileon antolakuntza sindikatuetan ezinbestekoa da, banan-banako erantzunak edo etxeko edo tabernetako haserrealdiek ez dutelako ezertarako balio. Beste aldetik, eta muinera noa, bizi garen krisi ekonomiko barruan sindikatuak ematen ari diren irudiak (harreman eza eta proposamen komunak egiteko ezintasunak) arduratzen eta kezkatzen nau. Honi gehitzen badizkiogu urteetan sindikatu batzuek izan dituzten ahuleziak: sektore zehatz batzuen defentsa, siglari gehiegi begiratzeko joera, batzuek urteetan izan duten morrontza (eta egin dituzten saldukeriak) ondorio latz batera garamatza: langile asko ez daude sindikatuta, gazte askok ez dute sindikatuetan sinisten, gizarteko sektore handi batek ez du bat egiten sindikatuek egiten dituzten mobilizapenekin, (areago, batzuetan eraso moduan bizi izan dira greba deialdiak), langabetuek beste molde ezberdinak bilatzen dituzte e.a. Langilea naizelako eta sindikatuetan sinisten dudalako, elkarrekin lan egiteko gutxiengo batzuk finkatu behar dira nire ustez. Bereizten gaituena handia izanda ere, sindikatuek egoera hau gainditzeko hausnarketa zintzoa egin behar dutela uste dut. Eta argi dut, sindikatuak ez direla “ente” abstraktu batzuk, sindikatuak, sindikatuko kideok osatzen ditugula, beraz hausnarketa guk egin behar dugu. Nik neuk, nire sindikatuak duen lan ildo eta irizpideekin bat egiten dut, eta kontraesan handirik gabe aurkitzen naiz nire jardunean, hori dela eta, “sindikatu baten barrutik” oso ondo ulertzen ditut sindikatuen arteko desadostasunak eta elkarlan eza; nik neuk ere, eztabaida latzak izan baititut beste sinkatukideekin, baina nire sindikal oskolatik irteten, sindikatuek langile guztien konfiantza behar dutela argi dut, ez jadanik konbentzituta gaudenonak soilik. Horregatik, aldeak alde, ezberdintasunak ezberdintasun, gutxienez bi esparrutan, bi gaitan, sindikatuek duten aldeak “murriztu” beharko lituzkete eta patxadaz bateratzeko oinarrziko protokolo batzuk lotu eta adostu: lan istripuetan eta greba deialdietan. Lan istripuetan, hildako langile baten aurrean lotsagarria eta onartezina da deialdi ezberdinak egitea enpresaren indar korrelazioaren arabera edo hildakoaren siglaren arabera. Greba deialdietan arazoa korapilatsuagoa da, baina herritar gehienontzat ulertezina da batzuek greba deitzea egun batean, eta beste batzuek handik aste batera, edo hilabete batera, edo ez deitzea. Une honetan, gutxienez greba deialdiak komunak izan behar dira, gero gerokoak eta bakoitzak finduko ditu diskurtsoan bere aldeak eta helburuak. Badakit oso zaila dela, nik beste sindikatu pertsona batzuekin ez dut elkarrekin lan egiteko inolako gogorik, baina greba deitzaileek ez naute konbentzitu behar, konbentzituta nago eta, “puteatuta” dauden langile eta langabetu gehienak (guztiak) irten behar dira (gara) kalera. (Artikulu hau martxoaren 29ko greba deialdia egin baino lehen idatzi da)
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |








