Bannerra

BIDEOAK


Martxoak 3, German Rodriguez, Iñigo Cabacas... Bideo honetan eredu polizialaren inpunitatea eta gaur arte iraun izana salatzen dute. Zure ondorioak atera itzazu.


KORRIKA 18 Sopelatik pasatu zenean.


Lan istripuetan hildako Sopeloztarrei Udalak egindako omenaldia.

EGUTEGIA

Deprecated: Function ereg_replace() is deprecated in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/components/com_jcalpro/config.inc.php on line 468 Warning: strtoupper() expects parameter 1 to be string, array given in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/joomla/environment/request.php on line 97
Maiatza 2013 Ekaina 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak?
 

Berria

Warning: ./cache/3c5fa9f6de9f3c2a63f235c1b8bacefb.spc is not writeable in /var/www/vhosts/sopela.net/httpdocs/libraries/simplepie/simplepie.php on line 1779
Dabilen harriari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 6 Aupada )
2012/04/01

Honetan be aditua ez naiz. Esaera zaharretan esan nahi dut. Honetan eta beste eta hainbeste kontuetan ezjakinok ezer gutxi dugu esateko. Hiper-espezialisten esku dagoen mundu honetan ez da komeni hemen eta han muturra sartzen ibiltzerik. Kontuz gero.  Laborategian lan egiten duen zientzialari hiper-espezializatuak ez daki alboko gelan nor eta zertan dabilen, are gehiago, bere adarreko ez diren gaiak berari bost.

Politikari aditu eta profesionalek ere berdin. Bakoitzak berean. Artaldearen norabidea zuzen mantentzeko, hedeak trinko eusteko, erakunde publikoetan esperientziadun politikariak behar dira. Espezialistak. Zelan ulertu udaleko dinamikatik kanpo dabilen herritar plebeio batek udal horretako martxa konplikatu eta ulergaitza. Esaterako, zelan ulertu ba… udal bateko aurrekontuak? Noren buruan sartzen da holakorik? Ezetz ba.

Udaleko aurre eta atzekontuak gauza serioegia dira herritar kirten batzuen esku lagatzeko. Zazpi karrera eta hamaika etxeen jabeak, urrezko bizarra eta diamantezko ezpatadunak. Goreneko espezialista adituak.

Artikuluaren puntu honetan egoki eta dotore luzituko zuen esaera zahar borobilen bat…baina nire goiko kamara ia hutsik, aurtengo 19. Esaera Zaharren txapelketaren zerrenden zain geratuko naiz.

Halandaze, Sopela Aste On! ataleko arduradunek herriko ezjakinengan jartzen duten konfiantza eskertzeagatik, moldatuko dugu Gotzon Dylan Garateren ukitu freskoa daraman Esaera berriren bat:  EZ ZAIO LOTZEN EZ, GOROLDIORIK DABILEN HERRIARI!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net