BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Hallan muertos a un hombre y su hijo en una vivienda de Urduña
- Hautetsi nafarrak Pauen Prat ez Espainiaratzeko
- El pueblo de Arraiotz critica la actitud del responsable del hipermercado
- EH Bai se prepara para las elecciones legislativas
- El pleno de Egues pondrá en conocimiento de la Justicia el informe sobre Sarriguren
Berria
| Ospatu ditzagun inauteriak |
|
|
|
| 2010/02/14 | |||
|
Aste honetan inauteriak, edo aratusteak, edo karnabalak ospatzen ari gara… ze ondo!!! Mozorroak aukeratu eta politiko ezagun batzuk ikusi ditugu prentsan mozorroa jantzita graziosoarena egin nahian. Ziur naiz izen handiko politikari horiek ez dituztela lerro hauek irakurriko; baina nik, nire txikitasunean, zenbaitzuei aholku batzuk eman nahi dizkiet, borondate on osoz , noski. Patxi Lopezi aholkatzen diot txotxongilo mozorroa janzteko: goitik sokaz mugitzen diren horietarikoak. Oso erraza da, lotu soka bana eskumuturretan eta orkatiletan eta hitz egitean... ...Basagoitiren ahotsa imitatu.... edo Zapateroarena... Patxik zuzentzen duen gobernua horixe baita: itxurakeria besterik ez, PPk eta PSOEk egin duten Estatu Itunaren interesen menpeko parodia hutsala. Bide batez, Basagoitiri aholkatuko nioke torero, guardia zibila edo flamenkonaren jantzia eramatea, nahiz eta zalantzak izan: horiek disfrazak ote dira edo bere benetako ideologia atzerakoia hobekien islatzen duten eguneroko jantziak? Aresi borrero mozorroa janzteko proposatzen diot, zergatia, badaezpada ere, ez dut aipatuko, eta Aresekin batera, Arartekoari pirata jantzia oso ondo egokituko zaiola uste dut. Nahi duen eran molda dezake mozorroa, baina baldintza bat bete beharko du: begi bat estalita eraman partxe baten bidez. Alde batetik “gure” arartekok oso ondo ikusten du zenbait bortizkeri, eta arin-arin salatzen ditu txosten mardulen bidez; baina, beste aldetik, tortura salaketen aurrean, euskal presoen egoeraren aurrean, senideen sufrimenduaren aurrean guztiz itsua (eta mutua) da. PNVkoei zailago da zerbait aholkatzea, nik besterik gabe “striptease” egin dezaten esango nieke; bai “striptease”, alegia biluz daitezen, eta egunero eramaten duten disfraza ken dezaten. Urteak eman dituzte “vasquitos” eta “partido nacionalista” jantzita, bene-benetan “partido erregionalista” denean... galdetu bestela Azkunari, Bilbaori eta enparauei. Eta biluzte horretan, beste jelkide batzuek “oposizio” mozorroa kendu beharko dute ziri gehiagorik sar ez diezaguten: Eusko Jaurlaritzan oposizio itxurakeria egiten dute PSOEren aurrean, eta egunerokotasunean itunak sinatzen dituzte aurrekontu guztiak adosteko instituzio guztietan. Bai horixe da onena: disfraza kendu egunero joaten direlako mozorroturik. “Alderdikide “edo” bati, Imazi hain zuzen ere, mozorro berezia gomendatzen diot: eskaladorearena, “trepa” bat delako eta kargu politikoa oso ondo erabili duelako bere interes pertsonaletan hobetzeko. Loiolan herri honen irtenbide politikoa oztopatu ondoren Petronorreraino eta Patxi Lopezen aholkularia izatera “trepatzea” lortu du. EAko lagunei erdi aroko gerlarien mozorroa prestatzeko aholkatzen diet, armadura gogorra jantzita, polo soberanistaren aldeko apustua aurrera badoa (eta halaxe nahi dut) leku guztietatik jipoituko dituztelako (EHNAraino edo nahi izan ezkero “hasta en el carnet de identidad”). Hauekin batera, Aralarrekoei turista jantzia ondo etorriko zaiela uste dut: eskuan mapa eta planoa dutelarik, edo oso modernoak garenez, GPSa... ea aurkitzen duten zein den biderik egokiena: Nafarroa Bairena, edo aipatutako polo soberanistarena. Ezker Abertzaleko kideentzat sorgina mozorroa gomendatzen diet. Lehen sorginak ez zirela existitzen esaten zuten sasijakintsuek, eta orain ezker abertzalea ez dela existitzen diote sasi-politikoek, baina euskal esaera zaharrak dioen bezala “izena duen guztia omen da” eta ezker abertzalea bada. Antzinako garai horietan “la santa inquisición”ek epaitzen zituen sorginak, eta orain “Audiencia Nacionalak (gauza bera ote?)... eta aurrera begira, ezker abertzaleak, sorginak bezala agertu eta bilduko delako, Anboton (CAV), Zugarramurdin (Nafarroan), Orin (Iparraldean) eta herri honek askatasunean eta inkisidorerik gabe dantzatuko du “sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik”
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









