Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
On egin, ziudadano! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2010/03/14

ONE: Ipuina

Euskal Herritik Euskal Hirira doa trena. Euskal Herriko geltokian igo zen Peru larruzko abarka zaharrekin eta metro bihurtu zen trenetik,  made-in-Tailandia zapata bikainekin  jaitsi zen. “Euskal Hiria kosmopolita, irekia eta plurala”  irakurri zuen Peru hiritarrak nasa gaineko iragarkian. Ibiltzen hasi orduko baina, zapatak horren erosoak ez zirela sentitu zuen. Edo behatzak lodiegiak edo zapata estuegiak. Ezin aurrera eta ezin atzera geltokiko jesarlekura joan zen zapatak begiratzera. Imitaziozko krokodilo-larruan etiketa ikusi zuen.

-Ño!, Zapatero. Honek bai  zurrek!  zapatari batek eginak eztire izengo ba!, baina haren oinaren neurrira seguru!.

Jesarlekuak jendez gainezka zeuden zapatak eskuetan.

 “Euskal Hiria kosmopolita, irekia eta plurala” 

 

 TXU:  Txapa

Herria hitza ordezkatu duen “Ciudadanos” hitzarekin ahoa bete-bete daukate gehienek, ezkerrekoek zein eskumakoek. Gaur egun lotsa ere ematen du Herria hitza aipatzea. Politikoki zuzen honela kantatuko genuke: “Hiria da gorputza, hizkuntza bihotza” edo “Ciudadanos unidos jamás serán vencidos”.

Jatorriz behintzat, burgesaren sinonimoa zen ziudadano hitza (hirian edo burgoan bizi zena). Burgesaren aldaera fiña besterik ez da ziudadanoa.

Iraultza frantsesetik hona eskubide zibil batzuen jabea zena zen ziudadanoa. Hasieran  goi-burgesiak monopolizatu zituen eskubide horiek.  Behe-burgesia begien aurrean ezin zuten ikusi  ere. Gero Robespierre izeneko ziudadanoak buru batzuk moztu zituen eta gauzak pixka bat berdintzera egin zuten. Hala ere, kapitalismoari (barkatu beste hitz madarikatu bat erabiltzearren) hegoak eman zizkion mentalitate berriak. Eskubide zibilen artean printzipalena bat zegoen: jabego pribatua.

Handik eta gaur arte, zer esango dugu ba? Ba batzuk behintzat sartzen joan direla edo garela ziudadanoen elite horretan. Hala ere, lurreko borobiltasunean ziudadano kopurua esku-ahur batean sartzen dira . Antzinako Grezian gertatzen zen bezalaxe esklabuen esklabutzan oinarritzen da gaur egun gutxiengo ziudadanoaren askatasuna eta ongizatea.

TRI: Postrea

Labea 200º iristeraino berotu. Labe-ontzi bat espainiar gurinez igurtzi. Savater arrautzaren zuringoa Calleja arrautzaren gorringoagaz nahastu. Diez larrosatxuaren petaloak gainetik bota eta Borboi koñaka kopakada batekin busti. Labean 10 minutu eta on egin! Ziudadano!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net