Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Atano PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 10 Aupada )
2010/03/21

Bolada txarra daramagu, bai horixe! Azken hilabeteetan gertuko ezagunak, auzokideak eta lagunak jarraian hil zaizkigu. Nahi baino gehiagotan elizara edota hondartzara hurbiltzen ari gara agurrak egitera. Pasa den astean honetaz hitz egiten ari ginela, beste ezagun batek azalpen hau eman zidan: “Badakizu, dagoeneko gure adina dela eta, horrelakoak gero eta maizago ikusiko ditugu eta gero eta gertukoagoak izango dira agur esango digutenek. Guk ere loteria erosita dugula ahaztu barik, noski”. Arrazoia zuen. Adinaren kontua izango da.

Hitz horiek entzun nituenetik egun bat ez zen pasatu eta Atanoren heriotzaren berri izan nuen. Sorpresa galanta izan zen. Atano beti bizitzarekin, alaitasunarekin, kantuarekin eta algararekin lotu izan dut. Heriotzarekin inoiz ez. “Atano hil dela?. Ez da posible.”  Nire lehenengo burutazioa hori izan zen. Baina egia zen. Istripu batek eraman zuen.

Atano ez dugu berriro ikusiko baina bere izena gure elkarrizketetan agertuko denean, bere etengabeko irribarrea gogoratuko dugu. Agate Deunan edota bazkari batetan abesteari ekingo diogunean bere ahotsa indartsua faltan botako dugu eta bere keinu alaiek ez gaituzte inguratuko.

Eguraldi ederra izan genuen goiz batetan azken aldiz ikusi nuen. Hondartzatik bueltan nentorren eta kalean gurutzatu ginen. Betiko moduan, bere agurra alaia eta jatorra eskaini zidan. Nik ere nirea itzuli nion. Erretiroa hartu berria omen zuen eta ziur asko hemendik aurrera gauzatzeko plan ugari edukiko zuen.

Baina horrelakoa da bizitza. Zentzuz bete behar duguna eta aldi berean egunez egun dastatzen jakin behar duguna. Bi helburu horien arteko oreka zaila eta erabat beharrezkoa da. Oreka hori lortzeko, alaitasuna, baikortasuna eta poza lehenengo tokian jarri behar ditugun ezinbesteko elementuak dira. Joan berri zaigun Atano lagunak beti eskaintzen zizkigunak hain zuzen ere. Agur Atano, zure bizitzeko pozarekin geratzen gara.

 

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net