BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Hallan muertos a un hombre y su hijo en una vivienda de Urduña
- Hautetsi nafarrak Pauen Prat ez Espainiaratzeko
- El pueblo de Arraiotz critica la actitud del responsable del hipermercado
- EH Bai se prepara para las elecciones legislativas
- El pleno de Egues pondrá en conocimiento de la Justicia el informe sobre Sarriguren
Berria
| Bihurrikeriatan |
|
|
|
| 2010/03/28 | |||
|
Akordatzen naz laupabost edo sei edota zazpi urte nituela, hori bai nire begi okerrekaz, (estrabismoa), negua zan eta neure ume-lagunekaz eskolara bidean joaten ginala, eguraldi paregabea egoala nahiz eta negu gorian izan. On Bitorino maisua gaixorik edo egoala, hara non gutariko bati eskolara ez joatea otu jakon eta besteok erdi txantxetan edo ados jarri eta inork ia ezer nabaritu barik bat-batean Sekeko errekarako bidea hartu genduan. Ezertaz konturatu orduko errekan genbiltzan zapaburuak harrapatzen eta berauek eskuetan jarrita geure buruei irensterasotzen geuntsiezan. Karramarroak bere ez ziran gauza guretzako, trebezia geurea! Orduak pilatu jakuzan eta eguerdia bere eman. Guk garaion ez geneukan ordularirik, orduan ezin jakin ze ordua zan eta olgetan egonda are gutxiago. Gutxi gora behera, ba gendukan ordua zein zan jaiteko, ba…. gengozan lekutik trena ikusten zanez, trenaren beraren zarata eta txistua entzuten genduzala ordu bata edo izaten zala jakiten genduan. Hori izaten zan etxera itzultzeko ordua. Beno hori .. goizeko eskola bukatzeko ordua (goizeko eskola ilena eta bariku artekoa). Arratsaldeko hiruretan edo berriro eskolara joaten ginala, egunero, eguenetan salbu, eguenetan, arratsaldez, ez egoalako eskolara joateko beharrik. Esan dot hori etxera bazkaltzera joateko ordua zala, bai! Baina ez dakit zergatik trena ez zan bere orduan etorri edo apur bat atzeratuta ebilen edo, dana dala etxera heldu ginanerako ordu biak pasata, poz pozik heldu bere. Heldu eta …..han egoan aita, ama eta On Bitorino maisua. Berau familiaren laguna zan nire zoritzarreko. Eta hara non etxean egoan sendo sendo eta irribarre maltzur galantaz galdetu bere, ia zer moduz andereño barriagaz eta uzena ez ekiala zelako uzena eukan neuri galdezka. A! zelako arratsaldea pasatu neban neuk bakar bakarrik etxeko ganbaran entziklopediako ikasgai bi oso osorik ikasten, laupabost eperdikada eder bere jaso ondoren, aitak bere esku gogorrekaz emanak. Dan dana eta buruz ikasita esan behar izan neutson gabean aitari, beharretik etorri zanean. A! eta domekan paga barik geratu bere. Horrelako bihurriak ginan!
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









