Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Herria zutik eta bizirik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2010/04/25

Onartu behar dut oraindik ere Esaera Zaharren txapelketaren oihartzuna dudala nire buruan. Idazki honi egoki dakiokeen esaera baten bila ibili arren, ezin asmatu.

Aurtengoa inoiz ez bezala bizi eta gozatu izan dut, eta nahiz eta txapelketa jokatu dudan lehen aldia ez izan, dudarik gabe orain arteko aberasgarriena izan da. Honen zergatia azaltzea zaila bazait ere, saiatu, saiatuko naiz azaltzen.

Hainbat gauzen gainean ditudan iritziak antolatzeko ardatz bilakatu da, besteak beste:

Herria eta euskara: AEKk Euskal Herri mailan Korrika duen bezalaxe, Sopelak badu bere E.Z.T* , euskararen aldeko ekimenetan eredugarri. Sopelak sekulako aldaketa jasan du, nire ustetan zeukan herri izaerari kalte egin diona, gauza asko desagertu, beste asko sortu, baina azken 17 urtetan falta izan ez dena aurten ere arrakastaz burutu da. Eta euskara hutsean, bejondeigula!

Herria eta kultura: gero eta ohituagoak gaude guztion dirua xahutuz eratutako ekitaldiak kontsumitzen, gure sosak darabilten instituzioen bultzadaz eta herriaren hotsa entzun gabe , “bezero” geldoak sortzea helburu dutenak.
 
Parte hartze aktiboak bestelako ekimenak egiten ditu posible, ausartagoak, berritzaileagoak, demokratikoagoak... zorionez Sopelak baditu  adibide batzuk, besteak beste: Gaztetxea, plaza beltza kultur gunea, herriko jaietako batzordea e.a.

Herria eta jakinduria: euskaldunok historian zehar jasotako bizipenen puska txikia baina aberatsa  islatzen dute esaerek. Hauen transmisioa giza harremanetan eta jai giroan oinarrituz ahalbidetzea aurkikuntza itzela da.

Herria versus globalizazioa: kontraesana badirudi ere, erabat unibertsala den euskarri batek jasoko baititu nire hitzak, berezko izaera duen herri baten adierazpen kulturalaren adibide argia dugu Sopelan, esportagarria baina ezin kopiatua.

Esan beharra daukat, idazkian jasotakoek bizipen pertsonalei egiten dietela erreferentzia, badira hamar urte Sopelan bizi ez naizena, eta bertan bizi ez izatearen arrazoia Sopelak egun duen  izaera berrian du erantzuna ( handiagoa, garestiagoa, inpertsonalagoa e.a), baina honelako ekimenak antolatzen jarraitzeak harro sentiarazten naute.

Barkatu esaera zaharra aldatzeko hartu dudan lizentzia, baina esaera berri hau antolatzaile, laguntzaile eta partehartzaile guztioi doa zuzendua: “Astoak arnoa ekartzen eta edaten “
(egindako lan eskerga disfruta ezazue eta hurrengo urtera arte)

* Esaera zaharren txapelketaren laburdura

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net