Bannerra

BIDEO


Sopelako Udalak 2010. urtean lan istripuz hildako langile Sopeloztarren omenez egindako ekitaldia.
Acto homenaje a los trabajadores Sopeloztarras muertos en accidente laboral durante el año 2010 organizado por el Ayuntamiento de Sopela.

EGUTEGIA

Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

INKESTA

Nola baloratzen duzue Sopelako Udal Kultur agenda?, alegia hilero udalaren Kultur Sailak antolatzen dituen ekitaldiez, antzerkiez, pelikulez, umeentzako saioez zer balorazioa egiten duzue?
 
“LA ROJA” gurea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 9 Aupada )
2010/06/13

naia

Ostiral honetatik aurrera eta uztailaren 11 bitartean, egunkari, irratsaio eta telebista guztietan Futbol Mundialari buruzko berriak aterako dira etengabe, eta hori gutxi balitz, Espainiako Selekzioa behin eta berriz izango dute abiapuntu. “ La roja” diote, badirudi gure Euskal Herri honetan ez daukagula beste aukerarik gorri kolorea daraman selekzioa gurtzea baino. 11 jokalari, 11 kamiseta, hamaika aukera modu fin eta ea oharkabean Espainiako identitate bateratu eta zapaltzailea gure artean errotuta gera dadin.

Hara beste 11 arrazoi Euskal Herri Gorria aldarrikatzeko:

1.Gorria historikoki kolore iraultzailea izan da. Ezkerreko mugimendu eta iniziatibekin erlazionatu dena.
2.Gorriak pasatuko ditu orain telebistaren aurrean lasai-lasai dagoen langilea, Kapitalak sortu duen krisiak bere aurpegirik bortitzena erakutsiko digunean.
3.Bankuek, krisiaren aitzakiaz jasotako milaka eta milaka euroak non daude gaur egun? Noiz ikusiko da nolabaiteko eragina banku horien bezeroak garen herritar guztien kontu korronteetan?
4.Zapatero Jaunak agindutako laguntza guztiak “ahuntzaren gauerdiko eztula” bihurtu dira Europak eta bere atzean dauden lobbiek nolabaiteko presioa egin bezain pronto.
5.Non dago Euskal Marko ekonomikoaren malgutasun, independentzia eta erabaki propioak hartzeko aukera?
6.Azken aldian langabezia da gorantz doan uholde bakarra; enpresetako espedienteak, azpi-kontratazioak, kaleratzeak, prekarietatearen aparrekin batera.
7.Sektore publikoen hondoratzea; bai hezkuntzan, bai osasun arloan pribatizazioa egunerokoa dugu.
8.Aberastasuna modu egokian eta justuan banatzeko beharra dago, zerga politika bidezkoa bultzatuz.
9.Pentsio sistema eta urteetako borrokaren ondorioz lortu diren langileen eskubideak bermatu behar dira.
10.Dekretu bidez onartuko duten lan erreformaren aurrean altenatibak egon badaude, langileentzat onuragarri direnak eta guztien artean eztabaidatu beharrekoak.
11.Beharrezkoa dugu Kapitalaren aurkako partidu honetan aurretiaz sartutako bi golen atzetik hirugarrena etortzea, ekainaren 29an langile bat ere bere laneko “bankiloan”  gera ez dadin.

Beraz baditugu hamaika arrazoi kalera atera eta ozen oihukatzeko: GORA EUSKAL HERRIA GORRIA!!! HORI BAI GURE GORRIA!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net