Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
EA+EA=EH2 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2010/06/20

 

Ezker Abertzalea + Eusko Alkartasuna = Euskal Herria karratura
Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak elkarlanerako ituna sinatu dute gaur Bilboko Euskalduna Jauregian. Datozen egunetan “politologoek” gogoeta sakonak egingo dituzte eta lerroen artean ezkutuko edukiak eta estrategiak aurkitzen saiatuko dira. Ur handi hauetan sartu gabe, akordio honek itxaropena pizten didala aitortu behar dut.

Politikan, partiduen elkarlanak ez dira inoiz matematikoak izaten: bi partidu elkarrekin parte hartu hauteskundeetan eta bozen batura ezustekoa izaten da gehienetan, 1+1= 1,5eko porrota izan daiteke, edo 2,5eko garaipena, batek daki. Baina itxaropena esan dut, argi daukadalako Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak hasitako bidearen jomuga ez dela inola ere apustu elektorala hutsa, elkarlana askoz harago doala, elkarlan honen emaitza Euskal Herria dela, Euskal Herria gehiago, Euskal Herriaren aldeko apustu estrategikoa.

Itxaropena, independentziaren bidean lan emankorra espero dudalako. PPk eta PSOEk baztertu dituzte haien arteko hika-mikak EAEn eta Nafarroan uholde espainolista ezartzeko. Autonomistak ere (PNV), zain daude, atzaparrak zorrozten Ezker Abertzalearen ilegalizazioaren aurrean, “boto utila” bereganatzeko, eta berriro Lakuara bueltatzeko (euskaldunon salbatzaileak bailira PSOE-PP eta gero). Espainolistak eta autonomisten aurrean Euskal Estatua sortzeko EA eta Ezker Abertzalearen arteko elkarlana ezinbestekoa da.

Itxaropena, ezkertiarron eta aurrerakoien aldarriek isla politiko indartsua izango dutelako. Kapitalak, bankeroek, eskumak... Europa osoan, hamarkadetan, langileok lortutako eskubide, aurrerapen eta babes guztiak desagerrarazten eta zanpatzen ari diren honetan, Euskal Herriko progresistok, ezkertiarrok, langileok erreferente politiko indartsua behar dugu: Kapitalismo basatiaren aurrean Euskal gehiengo sindikala bezain inportantea da Ezker Abertzaleak eta EAk osa dezaketen Euskal gehiengo politiko aurrerakoia. 

Itxaropena, gatazkaren konponketan aurrerapausoa izan daitekeelako. Rubalkabak, Aresek, Basagoitik (baita Urkulluk ere) eta enparauek jaurtikitzen dituzten hitz pozoitsuen aurrean eta daramaten politika errepresiboaren aurrean, Ezker Abertzaleak eta EAk apustu egokia egiten dute bizi garen gatazka gainditzeko bidean: elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta Mitchell printzipioak. Irungitako esamesei aurre egiteko EAk eta Ezker Abertzaleak oinarri baliagarriak finkatzen dituzte.

Eta batez ere, itxaropena, pertsona askorengan eragin positiboa izango duelako elkarlan honek. Gurpil zoroaren hasiera zein da? Alderdiek eragin behar dute herritarrengan eta ekimenak sortu, edo herritarrek eragin behar dute alderdietan eta mugimenduak bultzatu?. Esandakoa: gurpil zoroa, baina zalantzarik gabe, oraingo honetan Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak hitzartutako Akordio Estrategiko honek isla izango du herritar askoren eguneroko lanean.

Ilusioa bai, baina ilusoa ez. Jakin badakit orain elkarrekin hasten ari garen bidean zailtasun eta zalantza asko sortuko direla: EAren jatorria eta Ezker Abertzalearena zeharo ezberdinak izanda, bat egingo dugu norabidean?. Hainbat eta hainbat proiektutan, herri mailakoetan edo azpiegituretan batera joko dugu, hala nola AHT?. Ezkertiarra esan dut… ezkertiarra jo dezakegu EA?. Zalantza asko, baina ez gehiago, ezta gutxiago ere, Ezker Abertzaleak beste erabaki batzuk hartu dituenean baino. Zalantzak bai, baina urteak eman ditugu Ezker Abertzalean indar metaketa aldarrikatzen: norbaitek pentsatzen zuen indar metaketak esan nahi zuela %100ean ados egotea? Egin dezagun proba, eman diezaiogun denbora elkarlan honi. LORTU ARTEko bidea luzea da, zaila, baina oztopo guztiak bigarren planoan geratzen dira Euskal Herriko Estatua lortzeko dugun itxaropenaren aurrean.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net