Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
Inguraturik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 4 Aupada )
2010/07/19

“Irten eskuak airean, inguratuta zaudete!” esaldia entzutean telebistako edozein polizia saiorekin hasten naiz pentsatzen, telebista diot nahita, errealitatea oso bestelakoa izan ohi baita, baina ez nadin hasieran pentsatutako ideiatik aldendu.

Inguratuta egoteak mota ezberdinetako sentipenak ekar ditzake, nik azken bolada honetan bizi izandakoak azaltzen saiatuko naiz.

Orain astebete, familiarekin  Landetako kanpin batean nengoela munduko futbol koparen finala jokatu zen (zeharkako aipamena baino ez diot egingo, zin dagit), eta kanpineko tabernek pantailak atera zituzten goizetik terrazara, 3 pantaila hain zuzen ere, ezkerrekoaren azpian Holandako bandera jarri zuten, eskuinekoak ez zeukan banderarik eta erdikoak, nire harridurarako, ikurriña. Holandako banderaren helburua hasieratik ulertu nuen, Kanpina Holandarrez josita zegoen eta, badirudi tabernetako jabeek ez dituztela oso gogoko espainolak, eta ikurriña... Tourreko etapa ikusgai jartzeko pantaila izan zen. Egun osoa nire burua inguraturk sentitu nuen, futbolzaleez inguraturik soilik ez, beste herrialde batzuen eskubideen ukapenean oinarriturik, kopa jokatuko zuten taldeak animatzeko zarataz eta koloretako kamisetez ere. Orduko sentipenak: amorrua, aspertasuna eta inbidia puntu bat.

Orain bi egun berriro ere sentitu nuen nire burua inguraturik, baina sentipenak oso bestelakoak izan ziren. Inguraturik bai, baina oso gustura,eta ez naiz Larrabasterrako jaiez mintzo (jaietan ere jendez inguraturik egon naiz eta gustura)ez, Udalbiltzari sustengua emateko eta bere kontra burutzen ari den epaiketa salatzeko manifestazioaz ari naiz. Gogoko pertsonez inguratzeko eskubidea kolokan dagoenean, dauzkagun aukera apur hauek baliatu behar ditugu.

Zapatuan izandako sentipen batzuk orain dela astebetekoak izan ziren: amorrua, eskubide urraketen aurrean, inbidia, epaitutakoek egoeraren aurrean erakusten duten indarragatik. Beste sentipen berri batzuk ere bizi izan nituen: harrotasuna, esperantza eta identifikazioa ekimen batekiko.

Sentipen hauek biziarazteagatik, eskerrik asko.

UDALBILTZA ASKE, GORA UDALBILTZA

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net