Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
On Bitorino PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 2 Aupada )
2010/08/02

Ez dakit On Bitorino nor zan badakizuen ala ez. Neuk kontatu dotan beste gertaera baten herriko maisua eta nire familiaren aspaldiko laguna edo adiskidea zala aipatuten neban. Bada oraingo hontan eskolan gertatutako gauza eta garai bateko hezkuntza be zertan gauzatuten zan kontatuko dautzuet:
 
Asteko zazpi egunetik bost eskolara joan beharra zan Goizeko bederatzietan hasi eta ordu bat t’erdietan bazkaldutera. Ordu bi t’erdietan bueltau eta lau t’erdietan bukatu, goizez zein arratsaldez ordu erdiko atsedenaldia be baegoan, eguenean arratsaldea libre.

Hori ofizialki onartuta egoana, baina batzuok prestakuntza berezia gendukan eta partikularra be jasoten genduan lau t’erdietatik bost t’erdietara (ez dakit zilegia zan ala ez, baina jasoten genduala…. hori seguru baietz!!).
 
Eta gure On Bitorino partikularra hauek zirala ta garai hartako berrogeita hamar pezeta paltrikara eroaten eban hilabetero gu gizagaixo bakoitzeko.
 
Eskolara joaten ginan ia denok geratuten ginan partikularretara, guztira hogeita hamar lagun gutxi gora behera eta urte batzuetan gehiago be baginan. Soldata edarra jasoten eban On Bitorinok gure konture, Estatu Espainoleko gobernutik jasoten ebanaz aparte..
 
Beno kontua da gure eginbeharra zertan gauzaten zan kondatuten. Bada…. agindu ikasgaia ondo ikasita eduki behar (bezperan biharamuneko ikasgaia etxean ikasi beharra, baina buruz ikasita, maisuak ezer azalduten ez eban eta)
 
Bada ….. eskola hasteko maisuak banan banan eta adinaren arabera bezperan ikasitakoa itaunduten euskun, dan dana buruz eta liburuan etorren bezala esan behar genduan, atera kontua!,
 
Geroago matematika kontuak esan behar genduzan, bezperako ariketak erakutsi behar izaten gentsozan maisuari eta txarto egonez gero, haiek komeriak!! Oso genio biziko maisua zanez, bere egunaren arabera (batzutan pozikago besteetan baino), bada zumezko makila bategaz ondo astinduten euskun edonon,.. eskuetan, ipurdian, lepoan, buruan…… zelako mina egiten euskun ezin begitandu!!!
 
A! ahaztu barik.. Bada…behin gure lagun inozo batzuek ekarri eutsoiezan makil batzuk, maisuari (maisuak berak aginduta jakina!, makil baten truke pezeta bat ordainduten eban maisuak) beraiei lehenengo unean ikasitakoa erakusteko esan eta eurek ikasi behar ebena ez eben ondo ikasi eta eurek beraiek izan ziren zumezko makilak probatuten lehenak, baina ez pentsa horrela be makilak ez ekarten ikasten ebenik …………ez eta pentsau be.

Hurrengo astean beste pare bat dozena ekarri eutsoien. Oraingo hontan, makilak zumezkoak izan beharrean, hurritzazkoak eta ustelak izan ziran,.Zer edo zer ikasi egin eben gure mutilek.
 
Gauza da gure garai hartako hezkuntza zelakoa zan. Hartara etxean ezin ezer esan… bada gure gurasoek, maisuak zeozer azalduten euskuala kasurik be ez geuntsoala egiten eta geuk ondo ikasten ez genduala edo olgetan genduala pentsatuten eben. Geu errudun ginala nola edo hala.
 
Bada atera kontua…hainbat alditan bazkaldutera be joan barik geratu behar eskolan entzerratuta ikasten eta maisuak bere etxetik bueltan (berak ondo bazkaldu ostean, jakina!!) ikasi izan beharra berriro be galdetuten
euskun.
 
Geroago gurasoei gu zigortuteko be esaten eutsen, ikasle txarrak ginalako.
 
Denbora txarrak benetan!!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net