BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Un año de cárcel para el agresor del alcalde de Etxarri-Aranatz
- Urkullu acusa a la izquierda abertzale de 'victimismo» y dice que 'ya son legales»
- La plataforma besteBi da cuenta de otra persona sin hogar fallecida en Bilbo
- Txelui Moreno: 'Sorprende que Barcina celebre una conquista a sangre y fuego»
- El frío dispara el consumo de gas natural a un récord histórico y los accidentes...
Berria
- Fiskaltzak 23 urte eskatu ditu Makazaga eta Jauregirentzat
- AHTaren alde egin dute aho batez agintari eta eragileek
- Haur pornografia edukitzea egotzita, lau lagun atxilo
- Lau sentsibilitate politiko nagusiak bilduko dituen akordio bat nahi du Urkulluk
- Metroko sindikatuen arabera, %85ek egin dute lanuztea
| Lehengo lepotik burua |
|
|
|
| 2010/08/08 | |||
|
Francoren garaietan herri ia guztietan egoten ziren salatari faxistak, Falange, OJE edo bestelako instituzio frankistetako kideak, frankismoaren apologia egiteko ezeze , „gorriak“ eta „separatistak“ jazarri eta umiliatzeko ere orduko tresna errepresiboetako krudelena zen Guardia Zibilarekin batzen zirenak. Lotsagabe nazkante hauetako baten edozein salaketa faltsu nahikoa zen edozein herritar atxilotua eta koarteletan torturatua izan zedin, edota denbora luzez jazarria izan eta haren bizimodua eramangaitz bihurtzeko. Orduan ere honelako ekinbideei bidea errazteko legeak ezarri ziren, „Ley de vagos y maleantes“ delakoa ,akaso, ezagunenetarikoa izanik. Hori etorri zitzaidan gogora lehengo astean Berangoko taberna ezagun batean gertatu zena entzundakoan. Taberna horretara hurreratu zen bertako PP-ko zinegotzi bat bere bizkartzainekin. Langileei tabernan zeuden kartelez galdetu, kargu hartu eta hilarri-hizkeran botatako „vete buscándote un abogado“ batekin ospa egin zuen. Handik gutxira dozena bat ertzain kaputxatu sartu ziren tabernara, zinegotziaren mehatxua burutu nahian edo. Oraingoan bestelako lege batzuez baliatuko dira, Alderdien Legeaz nahiz Terrorismoaren Biktimen Legeaz, baina beste garaietako helburu berdinak lortu nahi dituzte: indarrez ezarritako egoerakiko kritiko direnak beldurtu, zigortu eta indargabetu, bizimodua zaildu, eskubideak urratu. Berdin tabernaria zein zinegotzi abertzalea bazara, berdin egunero 10 orduz poteak zerbitzatzen edo Zuberoako garapen ekonomikorako ekimenak antolatzen ibili bazara, hamarka poliziak inguratu, kinka larrian utziko zaituzten isunak jarri edo urteetako kartzela zigorrak ezarriko dizkizute. Lehengo lepotik burua. Errepresioak nahiko arrakasta mugatua zuela ikusirik, belaunaldi berrien dotrinamendura jo zuten „Formación del Espíritu Nacional“ ikasgai bihurtuz. Berriki Eusko Jaurlaritzari gauza bera otu zaio, (hara ze kasualitatea!), eta Bizikidetza Demokratikorako eta Terrorismoaren deslegitimaziorako Plana pentsatu du eramatea gure seme-alaben ikasgeletara. Orduan bezala saiatuko dira azaltzen herriari hitza ukatzen diotenak eta herritarrak zanpatzen dituztenak „salbatzaileak“ direla, eta aske izan nahi dutenak, ordea, „separatistak“, Meliton Manzanas „demokrata“ zela eta Joxe Arregi, aldiz, „biolentoa“. Lehengo lepotik burua. Nago ni, salatari herratsu haien ondorengoak nahiko itxura deitoragarria ematen ari direla hain errezeta zahar eta eraginik gabekoak erabiltzean. Gainera, nolabaiteko premia antzematen da beren ekimenetan, aurki letorkeen zerbait berriaren beldur balira edo. Agian egoera bat non oraindik zailago izango baitute Euskal Herriak jasaten duen eskubide urraketa estali eta mantentzea. Nago ni, salatari haiek bezala, tabernariak zein presoen familiarrak jazartzen dituztenak eta umeak manipulatzen saiatzen direnak herrak jota aritzen direla. Jende aihertsua da eta horrek ahaztarazten die herri hau arnas luzekoa dela, eta Berangoko taberna horretara lehen baino gehiagotan sartzen saiatuko garela asko eta gure aurrekoek gurekin egin bezala, ondo baino hobeto azalduko diegula gure seme-alabeei nor diren herri honetan salatari haien ondorengo politikoak eta nor „gorri separatistenak“. Lehengo lepotik burua.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









