BIDEO
Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Un año de cárcel para el agresor del alcalde de Etxarri-Aranatz
- Urkullu acusa a la izquierda abertzale de 'victimismo» y dice que 'ya son legales»
- La plataforma besteBi da cuenta de otra persona sin hogar fallecida en Bilbo
- Txelui Moreno: 'Sorprende que Barcina celebre una conquista a sangre y fuego»
- El frío dispara el consumo de gas natural a un récord histórico y los accidentes...
Berria
- Fiskaltzak 23 urte eskatu ditu Makazaga eta Jauregirentzat
- AHTaren alde egin dute aho batez agintari eta eragileek
- Haur pornografia edukitzea egotzita, lau lagun atxilo
- Lau sentsibilitate politiko nagusiak bilduko dituen akordio bat nahi du Urkulluk
- Metroko sindikatuen arabera, %85ek egin dute lanuztea
| Marijaia herriarena da |
|
|
|
| 2010/08/22 | |||
|
Uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue, jai eredu, herrikoia, parekide eta parte hartzailearen kontra ematen ari den erasoaz hain zuen ere. Medioetan agertzen ez dena badirudi ez dela existitzen eta, hortaz, inork ez du horretaz berba egiten. Saiatu dira beti gu eta gure mezua desagerrarazten baina hor darraigu, kementsu eta indartsu eta horregatik, oraingoan, kaleetatik bota nahi gaituzte. Baina, honetan ere, lan makala izango dute, lan makala izan duten bezala Iruñeako Peñen mezua entzun ez zezan, imajina ezin zitezkeen trikimailuak erabiliz edo eta Blusen, Piraten, zein Bilboko Konpartsek urteetan erakutsitako lana, elkartasuna eta batasuna apurtzen saiatzen edo eta hainbeste eta hainbeste herriko talde, jai zein txosna batzorde baliogabetzen. Bada, uler dezaten behingoz, demokraziaren zilegitasuna, suntsitu nahi duten honetan datzala. Herritik eta herriarentzat antolatzen ditugu jaiak. Jai eredu parte hartzailean sinesten dugulako eta herritarron inplikazioarekin herriko jaiak, denon artean, giro alai eta sortzailean eraiki nahi ditugulako. Parte hartzen dugun eragileak urtean zehar gure lanak aurrera eramateko bitarteko direlako eta gure lanaren erakusle direlako aspaldi sortu zen txosna gunea Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan. Jaiak herritarren parte hartzetik sortu behar direla ulertzen dugu eta balore eraldatzaileetan oinarrituko diren ekintzak eta egitaraua osatzen saiatzen gara. Jaiak edukiz jantzi nahi ditugu, eskubideen urraketa salatuz eta aldarrikatuz. Jaiak herriko kulturaren parte dira eta herri justu baten bidean jai eraikitzaileen aldeko apustua egiten dugu. Beti asmatu ez arren horretan saiatzen gara. Herritar askoren borondatearen aurka, herri desberdinetako udalek, urtetik urtera bide honetatik doazen taldeekiko jarrera gogortu, zorroztu eta gaiztotu dute, fidantza izugarri garestiak jarriz, diru laguntzak kentzen, eta azpiegiturak lortzeko zailtasun nabarmenak areagotuz, azken batean edozein aitzaki txiki nahikoa izan da gure arteko harremana txartzeko eta jai ekimenak itotzen ahalegintzeko. Gure esku dago zelako jaiak nahi ditugun erabakitzea eta hauek martxan jartzea. Lagun handi batek esaten duen moduan, gu “piratak” gara eta arestian idatzitakoaren ildotik, oztopoen gainetik guk uste duguna egingo dugu beti, horretan sinesteak ematen duen determinazio, erantzukizun eta konfiantzarekin.
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |









