Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
insuficiente PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 5 Aupada )
2010/09/07

Ikasturte politikoa hastera goaz eta Espainiako hedabideetan zein goi mandatarien ahotsetan dabilen hitz komuna eta  aginduta hauxe da: insuficiente. Erdaraz diote, noski.

Aurreko urtearen amaieran Ezker Abertzaleak ziklo politiko berri bati ekin zion. Eztabaida luzea eta mamitsua burutu eta gero, lehenengo ondorioa “Zutik Euskal Herria” ebazpena izan zen. Orduan, PSOEk  eta  PNVk ezer berririk ez zegoela esan zuten. Edozein kasutan, akaso, beharbada, bertan agertzen zena, … urria zen.

Euskal gizartean aldiz, kontrakoa sumatzen hasi zen. Jendarteak oso ongi irakurri zuen erabaki horrek zekarrena eta horren aurrean beldurrak non agertzen ziren gardenki ere ikusi ahal izan zuen. Urkulluren eta Rubalcabaren aurpegiak oso esanguratsuak ziren.

Geroago Bruselako adierazpena etorri zen. Horren aurrean hauek berdintsu: gutxiegi.

Geroxeago Iruñean Ezker Abertzalearen berrehun bat kideek Prozesu Demokratikoa bultzatzeko konpromiso garbia adierazi zuten eta bai ETAri zein Espainiako Gobernuari Prozesu hori elikatzeko ekarpen eraikitzaileak egiteko eskatu zizkieten. Euskal Gizarteak eta eragile askok pozik, aldeko, gustura, … Beste urrats sendo bat zela argi ikusi zuten. Baina Gobernuak, PPk, PNVk berdintsu: askiez!!

EAk eta Ezker Abertzaleak sinatu zuten akordio estrategikoa beste urrats kualitatiboa izan zen. Ziklo aldaketa bat burutzeko garrantzi handiko mugarria izan zen eta ilusioz beteta zetorren. Independentisten artean lurrikara suposatu zuen eta nahiz eta mesfidantzak oraindik bizirik mantentzen diren, abertzale askorentzat historikoa izan zen. PNVk, Aralar alderdiaren agintariek, PSOEk, … erretorika berdintsuarekin baloratu zuten: ez nahiko!

Ez nahikoen konpartseroek bazekiten zetorrena eta uda osoan probokazioan ibili dira. Jaiak tenkatzen eta adierazpen askatasuna nazkaraino erreprimitzen aritu dira. Euskal preso politikoen jazarpena bihozgabeki areagotu dute. Haien senideen autobusak inpunitate osoarekin harrikatu dituzte. Atxiloketen inguruan muntaia mediatiko izugarriak eta barregarriak egin dituzte. “Mamuek” dozena bat edukiontzi erre egin eta gero interpelazio airosak eta kategorikoak burutu dituzte. Azken egunetan eta azken une arte etengabeko intoxikazio saioak hedatu dituzte. Nekatuta egon beharko dira zinez. Gizajoak! Alferrik baina!

ETA euskal erakunde armatuak Euskal Herrian etorkizun berria erditzeko apustuarekin berriro bat eginez, balio handiko ekarpena baieztatu du. Rubalcabak, Urkulluk, Azkunak, Fatxagoitik, Patxik, Rodolfok eta gainontzeko konpartseroek, kopeta ilun, berba aspergarri eta publikoa aspertu arte, haien balorazioa egin dute eta sorpresa!! Elkarren artean telefonoz hitz egin eta gero ados ipini dira: gutxiegi, urri, askiez, ez nahiko, gutxiegizko …

Aldiz, abertzaleek, independentistek, gazteriak, progresistek, presoek, haien senideek, eta oro har, etorkizun berria eta askea lortu nahi dutenek, baieztatuta eta indartuta ikusi dute hilabete hauetan, emeki eta poliki baina sendo eta epelkeriarik gabe, martxan ipini duten Prozesua.

Orain arte egindakoa ez da urria izan, ez horixe! Hemendik aurrera egiteke dagoena ere ez da makala eta guztion protagonismoa eta lana eskatzen ditu. Azken finean, Rubalcabak, Urkulluk, Rodolfok eta gainerako enparauek bidean ipiniko dituzten oztopoak, inferentziak eta probokazioak askotarikoak, ugariak eta  anitzak izango direla argi baitago. Denok badakigu egoera ez aldatzeko hauek guztiek dituzten interesak ez direla urriak, ez nahikoak, gutxiegiak, …

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net