Bannerra

BIDEO


Dispertsioaren inguruan Nafarroan abenduan aurkeztu zuten dokumentala.
Documental sobre la dispersión presentado el pasado diciembre en Nafarroa

ASTE ON

Irlandatik Amalurrari buruz

Sopela azkenengo aldiz utzi baino lehen, lagun on batek, liburutxo bat oparitu zidan. Maletan sartu eta gaur arte, 2012.urteko urtarrilaren azkenengo asteko goizeko 08:00rak arte, ez dut berriro zabaldu. Gaurko egun hotz eta euritsu honetan (gutxienez Irlandan) lanera sartu bezain pronto eskuartean hartu dut eta irakurtzen hasi naiz. Bezeroen deien zain nengoen bitartean, gizartearen eta egungo egoera ekologikoaren inguruko lerro batzuk irakurri eta hauen egiaren indarraz,  zur eta lur gelditu naiz. Hain argi eta gertu, eta aldi berean hain urrun daukagun egiarekin. Aspalditik hausnartzen ez nituen hainbat gogoetetan murgilarazi nauen testua da gaur zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena. Ez dut gaur nire hitzekin hitz-egingo beraz, hona hemen, astea indarrez hasi arazi nauten Iñaki Petxarromanen hitzak:

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

¿Como valoras la campaña llevada a cabo por el Equipo de Gobierno para la elaboración de unos presupuesto participativos?
 
ETA, FARC eta ordenadore magikoak II PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/03/08

chavezetafarcUnai Vazquezen artikulu hau ASKAPENAren agerkari digitalean aurkitu dugu. Bertan, Auzitegi Nazionalaren epailea den Eloy Velascok atera berri duen autoa hausnartzen du eta bere susmoa eta balorapena zein den azaltzen digu.

"Berriro ere pelikula berdinarekin atera dira, Raul Reyesen ordenadorea dela eta, "munduko askatzaileek" "munduko terrorista" guztien maltzurkerietarako ustezko sareak  harrapatu eta desegin dituzte. Aurrekoetan genero belikoa izan da, orain epaiketen zine erara pasatu dira, Eloy Velasco protagonista izanda “askatzailearen paperean”.

Pelikula bat, “ekoiztutako” herriaren arabera, bertsio ezberdinekin kontatu dutena: Venezuela, Ecuador, Nicaragua, Uruguay, Maputxe Herria, Libano...  herri guzti hauen mugimenduak kriminalizatu dituzte gidoi berdinarekin.Eta nola ez, Euskal Herria zerrenda horretan agertu behar zen, eta orain dela 2 urte egindako pelikularekin nahikoa ez bazen, (ezker abertzaleko bi kide protagonistak izan ziren uztezko Raul Reyes batekin Ekuadorren (eta dinot ustezko, ez zelako Raul Reyes, baizik eta Carlos Casanueva Txiletarra, MCBko idazkari nagusia)), orain bigarren partearekin ateratzen dira, Venezuelan grabatua, non euskal deportatuak eta Chavez bera diren maltzurak eta Andres Pastrana eta Alvaro Uribe biktimak. Eta denok dakigu, bigarren parteak inoiz ez direla onak izan.

Baina pelikuletan biktima direnak errealitatean berdugoak dira, eta estatuen justizi sisteman terroristak direnak, herri tribunaletan askatzaileak dira.

Horrela sentitzen dute Kolonbiako desplazatuek, torturatuek, preso politiko eta sindikalek, desagertuen familiek, estatu paramilitarraren biktimek azken finean. Urtero bezala, gaurko, martxoak 6rako munduan zehar eta Euskal Herrian baita deialdiak egin dituztenak estatu terrorismoaren kontra eta Uribe beraren “politica de seguridad democratica” deritzon pelikularen kontra.

Eta hala adierazi du Chavezek baita, bere hitzetan: orain dela 300 urte, Entzutegi Errealak, Bolivar, Sucre eta San Martin terroristatzat sententziatuko lituzke, termino hori garai hartan existitu balitz.
Eta errealitatea da 300 urte pasa direla, Entzutegi errealetik frankismoko tribunal de orden publikotik pasata, gaur egungo entzutegi nazionaleraino, non askatzaileak, maitaleak, borrokalariak, ameslariak... terroristatzat epaitu dituzten.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
Sopela.net